Bovo
Kategoriak: JokoakNola jokatu
Helburua: Konektatu zure piezetako bost, bertikalean, horizontalean, edo diagonalean, etenik gabeko errenkada batean.
Bovo abiatzen den aurreneko aldian, erakustaldi moduan jaurtitzen da, IAeko bi jokalari elkarren aurkako gudan ari direla. Nahi duzunean Joko berri bat has dezakezu tresna-barrako Berria botoia, menu-barrako Jokoa->Berria menu sarrera, edo Ktrl+N lasterbide lehenetsia erabiliz.
Oharra: Lehenengo jokalariak beti bigarrenarekiko abantaila duenez, Bobok jokalariak txandakatuko ditu, joko berri bakoitzean haiek trukatuz.
Lehenengo jokalaria bazara - hasi jokoa zure piktograma joko eremuko nahi duzun lekuan ipiniz. Bigarren jokalaria bazara, itxoin lehenengo jokalariak bere piktograma ipini arte eta orduan egin ezazu gauza bera. Zure marka eremuko nahi duzun karratuan ipin dezakezu, dagoeneko hartuta ez badago (berdin da piktograma zurea edo zure aurkariarena den).
Zure piezak kokatu behar dituzu zure aurkariak bost marka ilaran etenik gabe, bertikalki, horizontalki edo diagonalki kateatzea eragozteko moduan. Aldi berean zure piezetako bost kateatu behar dituzu ilaran etenik gabe, horizontalki, bertikalki edo diagonalki. Hori egitea lortzen duen lehenak irabaziko du erronda.