Karbon, marrazketa bektorialeko aplikazio bat da, erabiltzen erraza den erabiltzaile-interfaze bat, norbere gustura oso egokigarria, duena. Hori dela eta, Karbon bikaina da grafiko bektorialen mundua esploratzen hasitako erabiltzaileentzat, baita arte bektorial txundigarriak sortu nahi dituzten artistentzat ere.
Ezaugarriak:
- ODG, SVG, WPG, WMF, EPS/PS zamatzeko euskarria
- ODG, SVG, PNG, PDF, WMF idazteko euskarria
- Norbere gustura egokigarria den erabiltzaile-interfazea, askatasunez koka daitezkeen tresna-barra eta zamaketariekin
- Geruza zamaketaria dokumentu konplexuak erraz maneiatzeko, koadro txikien aurreikuspegia, arrastatu eta jareginez formak taldekatzeko euskarria, eta formen ikusgaitasuna kontrolatzea edo giltzatzea barne
- ibilbideak editatzeko tresna aurreratua, mihisean editatzeko gaitasun itzelekin
- Ibilbide-formak sortzeko marrazteko tresna batzuk, ibilbidea marrazteko tresna bat, arkatz tresna bat barne baita kaligrafia marrazteko tresna bat ere barne
- Gradiente eta eredu tresnak, mihisean gradienteen eta ereduen estiloak editatzeko
- Marrazketa gidaturako eta editatzeko, maila goreneko atxikitze erraztasunak (adib. sareta, gida-lerro, ibilbideko nodo, kaxa edukitzaile, posizio ortogonal, ibilbide-formen edo lerroen luzapen ebakidura edo ibilbideetara atxikitzea)
- Aurrez definitutako forma ugari biltzen ditu, izarra, zirkulua/elipsea, laukizuzena, irudia, gisako oinarrizko formak barne
- Testu forma artistikoa, ibilbide ingeradak jarraitzeko (adib. testua ibilbidean)
- Ibilbide-eragiketa konplexuak eta efektuak, hala nola multzo boolearren eragiketak, ibilbidea lautzea, biribiltzea eta birfintzea baita zurrunbilo/atximur efektuak ere
- Hedagarria, tresna berri, forma eta zamaketarietarako pluginak idatziz
Non instalatu,
Linux
Argitalpenak RSS
4.0.1 2024-09-03
This release add flatpak support to the Calligra Office suite.
4.0.0 2024-08-27
The most significant changes are that Calligra has been fully transitioned to Qt6 and KF6, along with a major overhaul of its user interface.
Karbon didn’t received much change outside of the one affecting the whole platform.