Jauzi edukira

Gemini

Kategoriak:   Mantendu gabe

Aplikazio hau ez du inork mantentzen, horregatik KDE komunitateak ez du argitaratzen.

Zuzenean «DropBox»etik zamatutako aurkezpen bat, Editatzeko moduan
Testu dokumentu bat mahaigaineko erabiltzaile-interfaze estilo tradizionalean (Sortzeko modua)
Testu dokumentu bat Sortzeko moduan, oharren panela ikusten dela

KDEren Bulegorako suitea, 2-1ean diren gailuetarako.

2-1ean diren gailuak, ukimen soileko tableta gisa eta txirla-maskorra bezala irekitzen den notebook klasikoa gisa aritu daitezkeenak, azkar, oso ezagun egiten ari dira, eta «Krita Gemini»ren arrakastaren ondoren, haren atzean dagoen taldea konturatu zen kontzeptu bera beste aplikazioei, bereziki «Calligra» suiteko besteei, aplikatzeko arrazoi asko dagoela. Zehazki testu prozesatzaile osagaia, «Words», eta «Stage» aurkezpen tresna, tratamendu horretarako heldutasuna zutela jo zen.

Ulermen horrekin jaio zen «Calligra Gemini» sortzeko desira, testu prozesatzailea eta aurkezpen osagaiak biltzen dituen aplikazioa, mahaigaineko aplikazio tradizional gisa sagua eta teklatuarekin ibiltzeaz gain, edozein unetan, ukimen bidez erabiltzeko lagunkoia den aplikazioa bihurtzen dena, ukimen gailu guztietarako egokia den esperientzia batera aldatuz, beste aplikazio batera aldatu behar izatearen eragozpenik gabe.

«Gemini» aplikazioek, «Calligra»ren aplikazio nagusien gaitasuna («Calligra Gemini»ren kasuan, bulegorako mahaigaineko aplikazio nagusiak, oraingoz «Words» eta «Stage»), dokumentu mota berdinen inguruan, berariaz ukimenerako optimizatutako esperientzia atseginarekin konbinatzen dute.

«Calligra» bera aplikazio multzo handi bat da, hiru kategoria nagusitan banatua: Bulego aplikazioak, grafikoetarako aplikazioak, eta proiektu kudeaketa. Mesedez, bisitatu «Calligra»ren webgunea tresna ugarien deskribapen osoa ikusteko.

  • Ezaugarri komunak

«Calligra» suiteko aplikazioek, egungo pantaila zabaletara hobeto egokitutako itxura moderno bat ematen duten erabiltzaile interfazearen kontzeptu komun batzuk partekatzen dituzte. Haietako bat da formatu-emate gehienak, leihoaren goialdean egon ordez alboetan kokatuta dauden, zamaketariak erabiliz egiten dela. Horrek dokumentuaren edukiari leku gehiago uzten dio, eta haren gainean elkarrizketa-koadroak irekitzea saihesten du. Erabiltzaileak hala aukeratzen badu, zamaketarien dokumentu-eremuaren inguruko kokapena alda dezake, baita haietatik tira egin eta kulunkan aske utzi ere. Antolaera gorde egiten da eta berriz erabiltzen da «Calligra» irekitzen den hurrengo aldian.

  • Objektu txertagarriak

Dokumentuetan sar ditzakezun objektu eta forma asko daude, forma geometrikoak, musika partiturak, eta beste aukera bikain asko. Forma guzti horiek aplikazio guztietan erabilgarri daude, horrek asko errazten du objektu horiek inplementatzea.

  • Fitxategi-formatu estandarra

«Calligra»k «Open Document» formatua (ODF) erabiltzen du bere fitxategi formatu nagusi gisa, horrek beste bulegorako aplikazio gehienekin bateragarri egiten du, haien artean OpenOffice.org, LibreOffice eta Microsoft Office. Gainera, «Microsoft Office»n berezko fitxategi formatuak ere zehaztasun handiarekin inporta ditzake, kasu askotan aurkitu dezakezun onena.

Non instalatu,
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio biltegiekin bakarrik dabil. Banatzailearen pakete kudeatzailea ere erabil dezakezu.