digiKam
Kategoriak: GrafikoakdigiKam sorburu irekiko argazki digitalak kudeatzeko aplikazio aurreratu bat da, Linux, Windows eta MacOS-en dabilena. Aplikazioak argazkiak eta fitxategi gordinak inportatu, kudeatu, editatu eta partekatzeko tresna multzo oso bat eskaintzen du. digiKam-en inportatzeko gaitasunak erabil ditzakezu zure kameratik eta kanpoko biltegi gailuetatik (SD txartelak, USB diskoak, etab.) argazkiak, fitxategi gordinak, eta bideoak erraz transmititzeko.
digiKam-ek argazkiak, fitxategi gordinak, eta bideoak albumetan antolatzen ditu. Baina aplikazioak baditu ere markatzeko tresna ahaltsuak, argazkiei eta fitxategi gordinei etiketak, balorazioak, eta labelak esleitzen uzten dizutenak. Ondoren iragazteko funtzioak erabil ditzakezu irizpide jakin batzuk betetzen dituzten elementuak laster aurkitzeko.
Iragazteko funtzioez gain, digiKam-ek baditu argazki galerian irizpide aukera zabal baten arabera bilatzeko gaitasun ahaltsuak. Argazkiak bila ditzakezu etiketa, label, balorazio, datu, kokaleku eta baita EXIF, IPTC, edo XMPetako berariazko metadatuen arabera ere. Gainera, hainbat irizpide konbina ditzakezu bilaketa aurreratuagoak egiteko. digiKam-ek «Exiv2» liburutegia erabiltzen du, fitxategietako metadatu etiketa-edukiez argazki liburutegira betetzeko.
digiKam-ek fitxategi gordinak (raw) maneiatu ditzake, eta aplikazioak«LibRaw» liburutegi bikaina erabiltzen du fitxategi gordinak (raw) deskodetzeko. Liburutegia modu aktiboan mantendu eta erregularki eguneratzen dute kamera-eredu berrienetarako euskarria eransteko. digiKam-ek katalogatzeko helburuarekin bideo fitxategiak ere kudea ditzake, eta aplikazioak «FFmpeg» bizkarraldekoak erabiltzen ditu metadatuak atera eta hedabideak jotzeko.
Aplikazioak editatzeko tresna multzo oso bat eskaintzen du. Horien artean koloreak doitzeko oinarrizko tresnak, mozteko, eta zorroztekoa, baita tresna aurreratuak ere, kurbak lerrokatzeko, panorama josteko, eta askoz gehiago. «Lensfun» liburutegian oinarritutako tresna berezi batek irudietan lenteen zuzenketa automatikoa ezartzeko aukera ematen du.
digiKam-en, funtzionaltasun hedatua, plugin mekanismoetan oinarritutako tresna multzo baten bidez (DPluginak izenekoa, digiKam pluginetik) inplementatzen da. Pluginak idatz daitezke edukia web-zerbitzue-tatik/-tara inportatu eta esportatzeko, irudiak editatzeko ezaugarri berriak gehitzeko, eta argazkiak sortaka prozesatzeko.
Ezaugarriak:
- Argazkiak albumetan eta azpi-albumetan antolatzea (etiketa eta iruzkinetarako euskarriarekin)
- Exif, Iptc, Xmp, Makernotes-erako euskarria
- SQLite edo Mysql erabiltzen du albumetako edukia eta horren metadatuak biltegiratzeko, bilaketa tresna aurreratuak ditu
- Albumak iragazi eta sailkatzeko euskarria du
- 1100 kamera digital gailu baino gehiagotatik inportatzea
- 900 RAW formatuko irudi baino gehiagoren euskarria du
- Argazkiak alboz-albo alderatzeko argi-mahaia
- Ezaugarri hedatuak tresna gehigarriak erabiliz
- Partekatu zure argazkiak HTML erabiliz edo urrutiko web zerbitzuetan argitaratuz
- Irudi-editorea barne, argazkia azkar konpontzeko tresna aurreratuekin