Edukira jauzi egin

digiKam

Kategoriak:   Graphics
digiKam sortako ilaren kudeatzailea digiKam sortako ilaren kudeatzailea
digiKam irudi-editorea digiKam irudi-editorea
digiKam: kameratik inportatzea digiKam: kameratik inportatzea
digiKam argi-mahaia digiKam argi-mahaia
digiKam etiketen ikuspegia digiKam etiketen ikuspegia

digiKam sorburu irekiko argazki digitalak kudeatzeko aplikazio aurreratu bat da, Linux, Windows eta macOS sistema eragileetan dabilena. Aplikazioak argazkiak eta RAW fitxategiak inportatu, kudeatu, editatu eta partekatzeko tresna multzo oso bat eskaintzen du. digiKamen inportazio-gaitasunen bidez, argazkiak, RAW fitxategiak eta bideoak zuzenean zure kameratik eta kanpoko biltegiratze-gailuetatik —hala nola SD txarteletatik eta USB diskoetatik— erraz transferitu ditzakezu. Aplikazioak inportatutako elementuak unean bertan prozesatu eta antolatzeko inportazio-ezarpenak eta -arauak konfiguratzeko aukera ematen dizu.

digiKamek argazkiak, RAW fitxategiak eta bideoak albumetan antolatzen ditu. Aplikazioak, gainera, etiketatze-tresna ahaltsuak ditu, argazkiei eta RAW fitxategiei etiketak, balorazioak eta markak esleitzeko aukera ematen dutenak. Ondoren, iragazteko funtzioak erabil ditzakezu irizpide jakin batzuk betetzen dituzten elementuak azkar aurkitzeko.

Iragazteko funtzioez gain, digiKamek argazki-liburutegian irizpide ugariren arabera bilatzeko gaitasun ahaltsuak ditu. Argazkiak etiketen, marken, balorazioaren, datuen eta kokalekuaren arabera bila ditzakezu, baita EXIF, IPTC edo XMP metadatu jakinen arabera ere. Hainbat irizpide ere konbina ditzakezu bilaketa aurreratuagoak egiteko. digiKamek Exiv2 liburutegia eta ExifTool erabiltzen ditu fitxategietako metadatu-etiketen edukia kudeatzeko eta argazki-liburutegia osatzeko.

digiKamek RAW fitxategiak kudea ditzake, eta aplikazioak LibRaw liburutegi bikaina erabiltzen du RAW fitxategiak deskodetzeko. Liburutegia aktiboki mantentzen dute eta aldizka eguneratzen dute kamera-eredu berrienetarako euskarria gehitzeko. digiKamek bideo-fitxategiak ere kudea ditzake katalogatzeko, eta aplikazioak FFmpeg bizkarraldekoak erabiltzen ditu metadatuak erauzteko eta media jotzeko.

Aplikazioak editatzeko tresna multzo oso bat eskaintzen du. Horien artean daude koloreak doitzeko, mozteko eta zorrozteko oinarrizko tresnak, baita kurbak doitzeko, panoramak josteko eta askoz gehiagotarako tresna aurreratuak ere. Lensfun liburutegian oinarritutako tresna berezi batek irudiei lente-zuzenketak automatikoki aplikatzeko aukera ematen du. Gmic-Qt plugin ospetsua ere erabilgarri dago, zure sormen-aukerak zabaltzeko 600 iragazki baino gehiagorekin. digiKamen edizio-eragiketa guztiek bertsio-kudeaketa dute.

digiKamen funtzionaltasun hedatua pluginen mekanismoan oinarritutako tresna multzo baten bidez inplementatzen da; tresna horiei DPluginak esaten zaie (digiKam Plugins). Urruneko web-zerbitzuetatik edukia inportatzeko eta haietara esportatzeko, irudiak editatzeko ezaugarri berriak gehitzeko eta argazkiak sortaka prozesatzeko pluginak idatz daitezke.

Ezaugarriak:

  • Argazkiak albumetan eta azpi-albumetan antolatzea (etiketak eta iruzkinak erabiltzeko euskarriarekin)
  • Exif, IPTC, XMP eta Makernotes-erako euskarria
  • Albumetako edukia eta haren metadatuak SQLite edo MariaDB bidez biltegiratzea, bilaketa-tresna aurreratuekin
  • Albumak iragazi eta sailkatzeko euskarria
  • 1.100 kamera digital baino gehiagotatik inportatzea
  • RAW formatuko 900 irudi baino gehiagorako euskarria
  • Argazkiak alboz albo alderatzeko argi-mahaia
  • Tresna gehigarrien bidezko ezaugarri hedatuak
  • Zure argazkiak HTML bidez edo urruneko web-zerbitzuetan argitaratuz partekatzea
  • Irudi-editorea barne, argazkia azkar zuzentzeko tresna aurreratuekin
Hemen instalatu
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio-biltegiekin bakarrik dabil. Zure banaketaren pakete-kudeatzailea ere erabil dezakezu.
Snap Store dendatik eskuratu

Argitalpenak RSS

9.1.0 2026-06-07
9.0.0 2026-03-08
8.8.0 2025-10-19
8.7.0 2025-06-29
8.6.0 2025-03-16
8.5.0 2024-11-16
8.4.0 2024-07-14
8.3.0 2024-03-17
8.2.0 2023-12-03
8.1.0 2023-07-09
8.0.0 2023-04-16
7.10.0 2023-03-12
7.9.0 2022-12-04
7.8.0 2022-09-04
7.7.0 2022-06-26
7.6.0 2022-03-06
7.5.0 2022-01-16
7.4.0 2021-12-18
7.3.0 2021-07-11
7.2.0 2021-03-22
7.1.0 2020-09-06
7.0.0 2020-07-19
6.4.0 2019-11-09
6.3.0 2019-09-08
6.2.0 2019-08-04
6.1.0 2019-04-14
6.0.0 2019-02-10
5.9.0 2018-03-25
5.8.0 2018-01-12
5.7.0 2017-08-27
5.6.0 2017-06-11
5.5.0 2017-03-12
5.4.0 2017-01-08
5.3.0 2016-11-06
5.2.0 2016-09-18
5.1.0 2016-08-07
5.0.0 2016-07-03
4.14.0 2015-10-11
4.13.0 2015-08-30
4.12.0 2015-07-26
4.11.0 2015-06-14
4.10.0 2015-05-10
4.9.0 2015-04-05
4.8.0 2015-02-22
4.7.0 2015-01-25
4.6.0 2014-12-14
4.5.0 2014-11-09
4.4.0 2014-10-06
4.3.0 2014-09-08
4.2.0 2014-08-03
4.1.0 2014-06-22
4.0.0 2014-05-11
3.5.0 2013-09-29
3.4.0 2013-09-01
3.3.0 2013-08-04
3.2.0 2013-05-12
3.1.0 2013-03-10
3.0.0 2013-02-06
2.9.0 2012-09-02
2.8.0 2012-08-05
2.7.0 2012-07-08
2.6.0 2012-05-06
2.5.0 2012-01-08
2.4.0 2011-12-04
2.3.0 2011-11-06
2.2.0 2011-10-02
2.1.0 2011-09-04
2.0.0 2011-07-24
1.9.0 2011-02-19
1.8.0 2011-01-23
1.7.0 2010-12-19
1.6.0 2010-11-22
1.5.0 2010-10-10
1.4.0 2010-08-22
1.3.0 2010-06-07
1.2.0 2010-03-28
1.1.0 2010-01-31
1.0.0 2009-12-20
0.10.0 2009-05-30
0.9.5 2009-03-15
0.9.4 2008-07-16
0.9.3 2007-12-23
0.9.2 2007-06-13
0.9.1 2007-03-04
0.9.0 2006-12-18
0.8.0 2006-07-10
0.7.0 2005-05-21
0.6.0 2003-12-08
0.5.0 2002-10-03
0.4.0 2002-05-10
0.3.0 2002-06-07
0.2.0 2002-03-03
0.1.0 2001-12-24