



Drawy-k ideiak, diagramak eta ohar bisualak sortzeko aukera ematen du, mihise leun eta erantzunkorra duen arbela infinitu batean. Presioarekiko sentikorra den tableta baten laguntzaz marraztu dezakezu, testua gehitu, irudiak txertatu, eta zure edukia modu argian antolatzeko oinarrizko formak erabil ditzakezu, hala nola laukizuzenak, elipseak, geziak eta lerroak. Zure kolore-paleta aukeratu dezakezu, eta behar duzunean zure lana irudi-fitxategi gisa esportatu dezakezu. Drawy arina eta azkarra izateko diseinatuta dago, ideiak erraz jaso eta distrakziorik gabe askatasunez lan egiteko.
Non instalatu,
Linux
Argitalpenak RSS
1.0.1 2026-05-04
Adabaki txiki bat da hau, ikonoak hobetu, informazio zuzena sartzeko AppStream metadatuak eguneratu, eta akats konponketa batzuk dituena.
1.0.0 2026-05-03
Hilabeteetako lanaren ondoren, Drawy kaleratu da azkenean! Drawy-k arbela infinitu batean ideiak, diagramak eta ohar bisualak sortzeko aukera ematen du, mihise leun eta erantzunkor batekin. Presioarekiko sentikorra den tableta baten laguntzaz marraztu dezakezu, testua gehitu, irudiak txertatu, eta zure edukia modu argian antolatzeko oinarrizko formak erabil ditzakezu, hala nola laukizuzenak, elipseak, geziak eta lerroak. Zure kolore-paleta aukeratu dezakezu, eta behar duzunean zure lana irudi-fitxategi gisa esportatu dezakezu. Drawy arina eta azkarra izateko diseinatuta dago, ideiak erraz jaso eta distrakziorik gabe askatasunez lan egiteko.
Nightly installers
Drawy nightly installers are also available to download from the KDE CDN. These versions are intended for testing purpose. Get involved and help us make them better!
Bertsio ezegonkorra.
Garapen adarreko azken bertsiotik sortua.