FileStash
Kategoriak: SistemaThis app is still in development and isn't released yet by the KDE community.
Erabiltzen duzun fitxategi-kudeatzailea erabiltzen duzula, kopiatu eta itsasteko, fitxategi anizkoitzak hautatzea, bereziki jarrian ez daudenean, ez da sekula esperientzia atsegina izan. Fitxategiak hautatzean, Ktrl+A edo hautapen tresnak erabilita, maiz, hautatu ditugun fitxategien azpimultzo bat bakarrik behar dugula konturatzen gara. Horrek gure hautapeneko fitxategiak desautatzeko eragiketa astuna egitera garamatza. Ohiko irtenbidea, karpeta berri bat sortu, eta kopiatu aurretik, elementu guztiak karpeta horretara ipintzea izan ohi da. Baina hori ez da batere eraginkorra eta oso motela gerta daiteke fitxategi handiak kopiatu behar direnean. Gainera, Ktrl+Klik egitean, fitxategien hautapen osoa gal ez dadin motrizitate ona behar da.
Proiektu honek arazoari irtenbide berri bat ematen dio. KIO aplikazio guztietan alegiazko karpeten euskarria gehitzen du, non fitxategien eta karpeten estekak aldi baterako gorde daitezkeen saioak iraun bitartean. Fitxategiak eta karpetak alegiazko karpeta honetan "antolatzen" dira. Fitxategiak horra gehitzeko, fitxategi kudeaketarako ohiko eragiketa guztiak erabil daitezke, hala nola mugitu, kopiatu eta itsatsi, edo arrastatu eta jaregin. Horri esker, fitxategiak gailu anizkoitzen artean mugitzea bezalako fitxategi-eragiketa korapilotsuak erraz egin daitezke, eragiketa gauzatu aurretik hura antolatuz.