Jauzi edukira
Screeenshot of <no value>

Kopiatu eta itsasteko fitxategi anitz hautatzea, berdin da zein fitxategi kudeatzaile erabili, ez da sekula zeregin atsegina izan, bereziki fitxategiak ez badaude elkarren jarraian. Maiz, Ktrl+A edo hautapen tresna erabiliz fitxategiak hautatzean, konturatzen gara aukeratu dugun fitxategien azpimultzo bat besterik ez dugula behar. Honek gure hautapeneko fitxategiak desautatzeko eragiketa astuna egitera garamatza. Noski, ohiko konponbidea karpeta berri bat sortu eta kopiatu aurretik fitxategi guztiak karpeta honetan ipintzea da, baina prozesu hau ez da oso eraginkorra eta oso motela da fitxategi handiak kopiatu behar direnean. Bestalde, fitxategien hautapen osoa ez galtzeko, Ktrl+Klik erabiltzean motrizitate ona behar da.

Proiektu honek arazoari irtenbide berri bat ematen dio. KIO aplikazio guztietan alegiazko karpeten euskarria gehitzen du, non fitxategien eta karpeten estekak aldi baterako gorde daitezkeen saioak iraun bitartean. Fitxategiak eta karpetak alegiazko karpeta honetan «antolatuta» daude. Fitxategiak honetara gehitu daitezke fitxategi kudeaketa eragiketa erregular guztiak erabiliz, mugitu, kopiatu eta itsatsi, edo arrastatu eta jaregin. Hori dela eta, eragiketa korapilatsuak, fitxategiak gailu ezberdinen artean mugitzea adibidez, erraz egin daitezke eragiketa gauzatu aurretik haiek antolatuz.

Extends org.kde.dolphin org.kde.konqueror org.kde.krusader org.kde.gwenview

Linux

Instalatu Linux-en This button only works with Discover and other AppStream application stores. You can also use your distribution’s package manager.