Jauzi edukira

KDE Itinerary

Kategoriak:   Bulegoa | Erabilgarriak Beste plataforma batzuk:   Android

KDE Itinerary

KDE Itinerary zure pribatutasuna babesten duen bidai laguntzaile digital bat da. Zure bidaiari buruzko informazio guztia aplikazio bakar batean biltzea erraza eta agerikoa egiten du. KDE Itinerary erabilgarri dago Plasma Mugikorrerako eta Androiderako.

Gorde zure erreserbak

Gorde zure erreserbei buruzko informazio dena Itinerary-n. QR-kodeak, fakturazio orduak, atzerapenak denbora errealean, eserleku erreserbak, bagoien antolaera, eta gehiago.

Itinerary-k, tren, autobus eta hegaldi erreserbak onartzen ditu, baita hotel, jatetxe, ekitaldi eta auto alokatuen erreserbak ere. Taldean bidaiatzen? Ez da arazoa, Itinerary-k bidaiari anizkoitzen erreserbak onartzen ditu.

Lokala aurrena

Itineraryk erreserba datuak sarrerako formatu anizkoitzetatik automatikoki erauzten ditu. Guztiak tokian egiten du zure gailuan eta zure datuak ez dira urrutiko zerbitzari batera bidaltzen.

Hau hobekien ibiltzen da, zure e-postatik txartelak ateratzeko [KMail](https:// kontact.kde.org/components/kmail/) eta ondoren txartelak zure mugikorrera pasatzeko KDE Connect erabiltzen duzunean. Nextcloud Mailekin eta handik txartelak sinkronizatzeko DavDroid erabiliz ere bikain dabil.

KMailetik ateratako txartela, Berlindik Tübingenerako bidaia erakusten duena

Gehitu zure loturak

Zure e-postan erreserbak automatikoki aurkitzeaz gain, Itineraryk zure bidaian tren txangoak gehitzeko, zure trena bertan behera uzten bada ordezko loturak aurkitzeko, edo, hornitzaile batzuen kasuan, zure erreserba-zenbakitik zuzenean zure tren txangoa inportatzeko aukera ematen dizu.

Aurkitu zure bidea

OpenStreetMapek bultzatuta, tren geltokietako edo aireportuetako barneko mapak estuasunetik libra zaitzakete. Erabili Itinerary zure nasa kokatzeko, eta, eserleku-erreserba eta trenaren antolaera erabilgarri badituzu, zuretzako zehazki egokiena den nasaren atala erakutsi diezazuke.

Tren geltokiko mapa KDE Itinerary-n, nasaren zati esanguratsuak nabarmenduz.

Barruko mapak une horretan irekita dauden dendak eta jatetxeak ere erakusten dizkizu, (berriz ere!) hautsitako igogailua, komunak non dauden eta irteera egokia non dagoen.

Denbora erreala

Arraroa da trena edo autobusa garaiz atera edo iristea. Itinerary-k atzerapenen berri ematen dizu haiek iragartzen direnean.

Onartutako tren eta distantzia luzeko autobusetan, Itineraryk barneko APIak erabiliko ditu ibilgailuaren uneko zuzeneko egoera eskuratzeko eta zure uneko kokapenaren eta iragarkien berri zuri emateko.

Non instalatu,
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio biltegiekin bakarrik dabil. Banatzailearen pakete kudeatzailea ere erabil dezakezu.
Eskuratu F-Droid-en
Lortu Google Play dendan Google Play eta Google Play logotipoa Google LLC enpresaren marka komertzialak dira.

Argitalpenak RSS

26.04.3 2026-07-02
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: 12go, Accor, BDŽ, Flixbus, IRCTC, Polferries, SRT eta VR.
  • Android jakinarazpenekiko elkarreraginaren arazoak konpondu dira.
  • Ezkerreko panela estuegia izatea konpondu da.
26.04.2 2026-06-04
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak: BDŽ.
  • OpenTripPlanner-eko bidaia-bilaketetako ibilbide-izenak hobetu dira.
26.04.1 2026-05-07
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Condor eta Monbus.
  • Deutsche Bahn-en APIko aldaketetara egokitu da.
  • Herrialdeen konbinazio-koadroko banderen bistaratze-arazoak konpondu dira.
26.04.0 2026-04-16
  • Grafiko bektorialetan oinarritutako mapa-ikuspegi berria.
  • Kokapen-informazioaren bilaketa automatikoa.
  • Hainbat txartel edo bidaiari dituzten erreserbetako sarrerak ezabatzeko kontrol xeheagoa.
  • Bertan behera utzitako erreserben kudeaketa hobetu da.
25.12.3 2026-03-05
  • Bidaia-dokumentuen erauzleak gehitu edo hobetu dira: booking.com FCM, FRS, Get Your Guide eta Hotelworld.
  • Bidaia osoak inportatzean egiten den hautapen lehenetsia hobetu da.
  • Habiaratutako gertaerak dituzten bidaien amaiera-orduak kalkulatzeko arazoak konpondu dira.
  • Gogoko kokapen batetik abiatzean Deutsche Bahnen bideratze-emaitzak hobetu dira.
25.12.2 2026-02-05
  • Mugikor moduan menu orokorraren panela berrezarri da.
  • Hegaldi-zenbaki jakin batzuk eskuz sartzea konpondu da.
  • SNCF TER txartelak onartzen dira.
25.12.1 2026-01-08
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: booking.com, České dráhy, DB, gomus, KLM eta MÁV.
  • Aipatutako baina existitzen ez diren PDF maskarek eragindako kraskadura konpondu da (513945 akatsa).
  • Koordenatu geografikorik gabeko erreserben lerroko osteko prozesamendua konpondu da.
  • Denbora-lerroko ikuspegiko ordenatze-hurrenkeraren muturreko kasuak konpondu dira.
25.12.0 2025-12-11
  • Moneta-bihurgailu integratua.
  • Uneko kokapenetik abiatzen diren bidaia-bilaketak.
  • Bidaia-bilaketaren erabiltzaile-interfaze sinplifikatua.
  • Altitude-informazioa zuzeneko egoeraren ikuspegian erakustea.
25.08.3 2025-11-06
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Căile Ferate Române, citycity.se, Comboios de Portugal, Flixbus, Müpa Budapest, NH Hotels, Ryanair, United eta ZSSK.
  • Bidaia-bilaketaren emaitzen ikuspegiko errendimendu-arazoak eta blokeoak konpondu dira.
  • ÖBBren ibilgailu barruko abiadura-datuen analisia konpondu da.
25.08.2 2025-10-09
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: AirAsia, B&B Hotels, Booking.com, Ethiad, Ryanair, SNCF eta tixly.
  • Bidaia-emaitzen ikuspegia amaieran kokatu da iritsiera-orduaren arabera bilatzean.
  • Apple Wallet txartelen aldaera jakin batzuk analizatzeko arazoak konpondu dira.
  • Garraio publikoko lineatarako ikonoetako eskalatze-akatsak konpondu dira.
  • Railteam-eko tarteko geralekuen analisia konpondu da.
25.08.1 2025-09-11
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: booking.com, Center Parcs, Coloseum, eDreams, Finnair, LTG Link, MÁV, Pretix, RegioJet, Thalys eta United Airlines.
  • Moneta-truke tasak behar bezala eguneratzen dira.
  • LTG Link eta Srbija Voz-en emaitzen orrikatzea onartzen da.
  • Txartel-tokenak dituzten hotel-erreserbak onartzen dira.
25.08.0 2025-08-14
  • Orain, tren- eta autobus-bidaiak osorik eskuz ere gehi daitezke.
  • Ordezko loturen bilaketa malguagoa.
  • Garraio publikoaren irteeren ikuspegi berria eta askoz ere xehatuagoa.
  • Kokapen-bilaketa hobetu da.
  • OpenRailwayMap zuzeneko egoeraren ikuspegian integratu da.
25.04.3 2025-07-03
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Amadeus, booking.com, Deutsche Bahn, Deutscher Alpenverein, DJH, Easyjet, Eurostar, Eurowings, Hostelling Scotland, Leo Express, LeShuttle, MÁV, Ouigo ES, Reenio, SNCB, SNCF, Tickets.ua eta Tito.
  • Garraio publikoaren estaldura handitu da Transitous bidez Indian, Israelen, Korean, Kosovon, Monakon, Mazedonian, Moldavian eta Errumanian.
  • Apple Wallet txartel mota jakin batzuk inportatzeko eta bistaratzeko arazoak konpondu dira.
25.04.2 2025-06-05
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: booking.com, Eurostar, Flixbus, IHG, Stena Line, Tallink eta Viking Line.
  • Garraio publikoaren bizkarraldekoa automatikoki hautatzea hobetu da estaldura-mugak zeharkatzean.
  • Ouigo ESeren ibilgailu barruko APIaren euskarria gehitu da.
  • OpenTripPlanner bizkarraldeetatik iritsiera-nasak analizatzeko arazoak konpondu dira.
  • Ibilgailuaren antolaera-orrian trenaren noranzkoa bistaratzea konpondu da.
25.04.1 2025-05-08
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: a&o hostels, Gastronovi eta ÖBB.
  • Helbide-editoreko geokodetzea hobetu da.
  • Hainbat txarteleko erreserbak eguneratzean bidaia-taldeak zatitzea konpondu da.
  • Transitous-eko geralekuen bilaketa-emaitzetan hiri-izenak bistaratzea konpondu da.
  • ÖBBren ibilgailu barruko APIaren euskarria konpondu da.
25.04.0 2025-04-17
  • Denbora-lerroaren antolaera berria eta garraio publikoaren bilaketa-emaitzen ikuspegi berria.
  • "Nire datuak" orri berria.
  • Distantzia- eta tenperatura-unitate inperialak onartzen dira.
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Amtrak, Booking.com, Color Line, Eventbrite, Eventlook, Kolumbus ferries, Preemly, SNCF, Tootoot, UIC FCB v3, UK rail, Universe eta VDV eTickets.
24.12.3 2025-03-06
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Eventyay, Flixbus, Ghotel, SBB, SNCF eta VR.
  • Bidaia-taldearen mapako funtsezko elementuak ez dira ezkutatzen zoom maila txikietan.
  • Zuzeneko datuen eguneratze batek erreserba mota aldatuko lukeenean gertatzen zen datu-hondatzea konpondu da.
  • Jada erabilgarri ez dagoen DBaren lerroko inportazioa desgaitu da.
24.12.2 2025-02-06
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berri eta hobetuak: American Airlines, Bilkom, Booking.com, CitizenM, Deutsche Bahn, Eurostar, Flixbus, KD, Koleo, Lufthansa, PKP, Polregio, SBB, Southwest, Universe.
  • Deutsche Bahn (Alemania), Digitransit (Finlandia), Entur (Norvegia) eta Rolph (Alemania) bidezko garraio publikorako sarbidea konpondu da.
  • Gogoko kokapenerako garraio-tarteak gehi daitezke, hurrengo erreserbaren mende egon gabe.
  • Bidaia-talderik erantsita ez duten txartelak edo bestelako elementuak inportatzea konpondu da.
  • pkpass txartel generikoak ezabatzea konpondu da.
24.12.1 2025-01-09
  • Garraio-tarteak kasu gehiagotan gehi daitezke.
  • Bidaia-talde bakarreko moduan udako orduari buruzko informazio-elementuak gehitzea konpondu da.
  • Bertan behera utzitako elementuak ez dira kontuan hartzen eguraldi-iragarpenaren iraupena zehaztean.
  • Bidaia berriak aplikatzean, helmugen izenak bateratu beharrean ordezkatu egiten dira.
  • Osasun-ziurtagiriak inportatzean gertatzen zen kraskadura konpondu da.
24.12.0 2024-12-12
  • Bidaia bakoitzerako denbora-lerroko ikuspegi berria.
  • Bidaien mapa-ikuspegi berria.
  • Bidaia bakoitzeko estatistika berriak.
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Coloseum, Dimedis Fairmate, Droplabs, European Sleeper, Flixbus, Leo Express, SNCF.
  • Garraio publikoaren bilaketetarako kokapen-bilaketa hobetu da.
24.08.3 2024-11-07
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Agoda, Booking.com, NS, planway.com, Renfe, VietJet Air eta Thai state railways.
  • NSren ibilgailu barruko APIaren euskarria gehitu da.
  • Etenak dituzten edo bertan behera utzitako bidaiak bistaratzea konpondu da.
24.08.2 2024-10-10
  • Hizkuntza anitzeko konfigurazioa duten Android sistemetan itzulpenak nahasteko arazoa konpondu da.
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Eurostar, Eventim, Koleo, NH Hotels, Trenitalia eta SBB.
  • Garraio publikoaren estaldura handitu da Transitous bidez.
  • URL luzeegietatik inportatzea konpondu da.
24.08.1 2024-09-12
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: BlablaBus, Deutsche Bahn, Eurostar, Italo, MAV, Reisnordland ferries, Reservix, Sunnycars, United Airlines eta VDV e-tickets.
  • Zuricheko (Suitza) garraio publikoaren datuetarako sarbidea konpondu da.
  • Telefonoetan herrialdeen konbinazio-koadroa behar bezala ez irekitzeko arazoa konpondu da.
  • Modu iluna onartzen da Androiden.
24.08.0 2024-08-22
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Booking.com, direct-book.com, Entur, Flixbus, MAV, Scandlines, SNCB eta SNCF.
  • Denbora-lerroan eserleku-erreserbei buruzko informazioaren bistaratze berria.
  • Träwelling-en erregistratze-zerbitzurako euskarria.
  • OSM elementuen URLetatik ekitaldiak edo hotel-erreserbak sor daitezke.
  • Barrualdeko mapan Wikimediako lerroko eduki gehigarria erakuts daiteke.
  • Orain bidaiak berrizenda daitezke.
24.05.2 2024-07-04
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: 12go, Eurowings, hotels.com, Iberia, Georgian Railway, RegioJet, Snälltåget, TCDD eta tobilet.pl.
  • Android sistemaren egutegitik egun osoko gertaerak irakurtzeko eta bertan idazteko arazoak konpondu dira.
  • Android egutegira esportatzean sortzen ziren baimen-arazoak konpondu dira.
  • Barra-koderik gabeko Apple Wallet txartelak bistaratzeko arazoak konpondu dira.
24.05.1 2024-06-13
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Air Asia, Amadeus, Deutsche Bahn, Eurostar, Flixbus, Trenitalia.
  • Ferry-erreserba bat editatzean iritsiera-ordua gordetzea konpondu da.
  • Androiden jakinarazpenekin lotutako arazoak konpondu dira.
  • Bidaiak automatikoki taldekatzea hobetu da.
  • Flatpak-etan emojiak ez erakusteko arazoak konpondu dira.
24.05.0 2024-05-23
  • CFR, Eurostar, Indico, IRCTC, Lufthansa, Motel One, SNCB, SNCF, Ticketportal, Trenitalia eta VDV eTickets-erako bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak. Serbijavoz eta Transitous zerbitzuetako garraio publikoko datuen euskarria gehitu da.
  • Tren-bagoien edo ibilgailuen ezaugarriei buruzko informazio xehatuagoa erakusten da.
  • Eskuragarri dagoenean, bagoi bakoitzaren okupazioari buruzko informazioa erakusten da.
  • Lehendik dauden erreserbetan txartelen barra-kodeak eskuz gehi daitezke.
  • Udako eta neguko ordu-aldaketei buruzko informazioa denbora-lerroan erakusten da.
24.02.2 2024-04-11
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Amsbus.cz, Eurostar, Finnair, Moongate, UK national railway eta VR.
  • Garraio publikoko irteeretako gorabeherak bistaratzeko arazoa konpondu da.
  • Apple Wallet txartelak bistaratzeko arazoak konpondu dira.
24.02.1 2024-03-21
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Deutsche Bahn, Eckerö Line, European Sleeper, Eventim, Flibco, Leo Express, National Express, ÖBB, osmcal.org, Salzbergwerk, SNCF eta ti.to.
  • Helbideak editatzean, geokodetzailearen emaitza ez-zentzuzkoak iragazten dira.
  • Bidaia-xehetasunen orrian mapa-botoi higikorraren eta iritsiera-xehetasunen arteko gainjartzea konpondu da.
  • Deutsche Bahn-en denbora errealeko informazioa hobetu da bertan behera utzitako edo ordezko trenetarako.
  • Bagoien antolaeraren ikuspegian bagoi mota detektatzea hobetu da.
24.02.0 2024-02-28

Telefonoetan, Itinerary erabilerrazagoa da orain: ohiko ekintzak beheko nabigazio-barra batean daude, txarteletara eta uneko bidaiara erraz aldatzeko.

Denbora-lerro nagusia birdiseinatu da, eta orain sarrerak bertan zabal daitezke tarteko geralekuak eta unean uneko atzerapenak eta gorabeherak ikusteko. Gainera, orain sarrerak eskuz gehitu eta editatu daitezke, eta bidaia osoak edo banakako erreserbak telefonora partekatu daitezke KDE Connect bidez.

Itinerary aplikazioko eraikin barruko mapak ikusgai dagoen eraikin edo eremuko zerbitzu eta ekipamendu guztiak zerrendatzen ditu orain. Horri esker, tren-geltoki handi batean kafea hartzeko tokia edo hotel inguruan jateko lekua aurki daiteke. Eginbidea OpenStreetMap-en oinarritzen da, Internetera konektatu gabe dabil eta bilaketa-terminoak ez dira inoiz gailutik irteten.

Bidaia baten xehetasunak ikustean, geralekuen zerrenda kontsultatzeko aukera izateaz gain, bidaiaren mapa ere ikus daiteke.

23.08.5 2024-02-15
23.08.4 2023-12-07
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: 12go, Eurostar, Flixbus, Motel One, SAS eta Thalys.
  • Europako FCB tren-txarteletako barra-kodeen euskarria hobetu da.
  • Eurostarren ibilgailu barruko APIa onartzen da.
23.08.3 2023-11-09
  • DB ICE trenetan bertan behera utzitako tarteko geralekuen kudeaketa konpondu da.
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: booking.com, DB, European Sleeper, Iberia, PKP, Pretix, Qatar Airways.
  • Apple Walleten mezu-katalogo baliogabe jakin batzuk analizatzeko arazoak konpondu dira.
  • Beharrezkoak ez diren PDF letra-tipoak kendu dira APKaren tamaina txikitzeko.
23.08.2 2023-10-12
  • Android 13n jakinarazpenak gaitzeko aukera ematen da.
  • Aegean, Amadeus, bookingkit, GWR, Pretix, Renfe, ÖBB eta Erresuma Batuko tren-txarteletarako bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak.
  • Tren-geltokiko mapan zerbitzuei buruzko xehetasun gehiago erakusten dira.
23.08.1 2023-09-14
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Aer Lingus, Amtrak, British Airways, Deutsche Bahn, GVH, premiumkino, Slovak Lines eta ZSSK.
  • Lotutako txartelik gabeko autobus- eta tren-elementuak editatzea konpondu da.
  • Androiden behar baino baimen zabalagoak eskatzea konpondu da.
  • Apple Wallet txartel generikoen miniatura-irudiak bistaratzeko arazoak konpondu dira.
  • Zuzeneko egoeraren ikuspegian, bidaiaren hasierako geralekuko aurrerapena bistaratzeko arazoak konpondu dira.
  • Ekipaje-kontsignak, galdutako objektuen bulegoak eta aireportuko ekipajea jasotzeko uhalak barrualdeko mapan erakusten dira.
23.08.0 2023-08-24
  • Orain garraio publikoaren bilaketa guztietarako garraiobide hobetsiak hauta daitezke.
  • Orain garraio publikoko lineen logotipoak eskualdeko eta ibilbide luzeko tren-zerbitzu batzuetarako ere erabilgarri daude.
  • Tren mota gehiagoren bagoien antolaerak onartzen dira.
  • Deutsche Bahn-en eta SNCFren lerroko txartelak inportatzea onartzen da.
  • Matrix bidez kokapena partekatzea gehitu da.
  • Bagoien antolaera eta eserleku-erreserbaren datuak kontuan hartzen dira nasako irteera-/iritsiera-kokalekua nabarmentzeko.
  • Denbora-lerroko sarreretarako eta edizio-orrietarako itxura berria.
  • Aegean Air, Deutsche Bahn eta ÖBBren ibilgailu barruko APIetarako euskarri berria edo hobetua.
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Aegean Air, Aer Lingus, Air Asia, Air France, Atlatos, Bäder Suite, BlaBlaCar, bookingkit, CD, Cinemaxx, Cooltix, DSB, Eventbrite, FerriesInGreece, Grimaldi Lines, Iberia, KLM, Koleje Malopolskie, KTEL Thesprotias, Lufthansa, Ouigo Spain, PKP, UK railways, SAS, SBB, Slovak Lines, SNCB, spiritec, Spring Airlines, Sunny Cars, Thalys, Trenitalia, York Kino eta ZSSK.
  • ActivityPub ekitaldiak inportatzea onartzen da.
  • Erreserben eta txartelen askoz xehetasun gehiago editatzea onartzen da.
  • Orain txartel eta erreserba guztietan dokumentuak erants daitezke, eta kasu gehiagotan automatikoki eransten dira.
  • Hotel-, ekitaldi- eta jatetxe-erreserba berriak sor daitezke schema.org oharpenak dituzten webguneen URL bat gehituz.
  • Apple iCal gertaeretako bidaia-datuak erauztea onartzen da.
  • Apple Wallet txartelen eguneratze-jakinarazpenak hobetu dira.
  • Txartelen baliozkotasun-denborak hobeto erakusten dira txartelen eta programen ikuspegian.
  • Garraio publikoko ezeztapenak eta gorabeherei buruzko ohar luzeak hobeto erakusten dira.
  • Nazioarteko tren-loturen bilaketak batzuetan emaitzarik ez aurkitzea konpondu da.
  • Eguraldi-ikonoek egunez batzuetan gaueko aldaerak oker erabiltzeko arazoak konpondu dira.
  • Sareko erroreak gertatzean, denbora errealeko datuak eguneratzeko kontsultak maizegi egiteko arazoa konpondu da.
  • Esportatutako gertaerak Androideko beste egutegi-aplikazio batzuekin editatzeko arazoak konpondu dira.
23.04.3 2023-07-06
  • Bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak: Color Line, DJH, Fjord Line, Flixbus, Grimladi Lines, onepagebooking, SNCB, Thalys eta Trenitalia.
  • Bidean zuriune bat duen fitxategia inportatzean Androiden gertatzen zen kraskadura konpondu da.
  • VRS bidezko garraio publikoaren kontsultak konpondu dira.
  • OpenTripPlanner-en emaitza batzuetan falta zen garraiobideari buruzko informazioa gehitu da.
  • Garraio publikoaren bideratzaileek emandako oinezko ibilbide ez-zentzuzkoak iragazten dira.
  • Itsasontzi- edo ferry-erreserbak egutegitik inportatzea konpondu da.
  • Barrualdeko maparen argumentuak kalkulatzean sortzen zen begizta infinitua konpondu da.
23.04.2 2023-06-08
  • Koordenatu geografikoak falta direnean garraio-tarteen hautapen automatikoak zentzugabeko emaitzak sortzea konpondu da.
  • Tren-, hotel-, autobus- eta auto-alokairuen erreserbei erantsitako Apple Wallet txartelak erakustea konpondu da.
  • Moneta-bihurketaren tasak eguneratzean gerta zitekeen elkar-blokeatzea konpondu da.
  • Hainbat bidaiariko erreserbei dokumentuak eranstea konpondu da.
  • Denbora-lerroko ikuspegiaren kiribiltze-abiadura hobetu da.
  • European Sleeper, IndiGo, PKP, Qatar Airways, SBB, SNCB, Thalys, Letoniako eta Lituaniako tren-txarteletarako bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak.
  • ERA FCB txartelen barra-kodeen erauzle generiko berria.
  • Webguneetako jatetxe-datuen erauzlea hobetu da.
  • Sorburu ezberdinetako garraio publikoko gorabehera-oharrak bateratzeko arazoa konpondu da.
23.04.1 2023-05-11
  • Bidaia-dokumentuen erauzleak hobetu dira: Air Asia, ATPI, B&B Hotels, Best Western, CD, FlixBus, Gepard Express, Grimaldi Lines, MAV, SNCB eta Vueling.
  • Deutschlandticket-en hainbat aldaera inportatzea onartzen da.
  • MAV txartelen barra-kodeen bistaratzea konpondu da.
  • Txekiar Errepublikako eta Erresuma Batuko garraio publikoaren kontsultak konpondu dira.
  • Androiden inportatutako PDFek fitxategi-izena galtzeko arazoa konpondu da.
  • Apple Wallet ontziratze-txartelen antolaera hobetu da erabilgarri dagoen tokia gainditzen duten etiketetarako.
  • Denbora-lerroan bertan behera utzitako elementuen kudeaketa hobetu da.
  • Tren-geltokiko mapan oztopo-elementuak hobeto bistaratzen dira.
23.04.0 2023-04-20
  • Aegean Air, Amadeus, availpro, BlaBlaCar, Deutsche Bahn, Kinoheld, Meetup, National Express, ÖBB, Octorate, Ouigo, Premier Inn, SNCF, Taiwan Highspeed Rail eta whyline-rako bidaia-dokumentuen erauzle berriak edo hobetuak.
  • Eurostar, SBB eta Erresuma Batuko tren-txartelen barra-kodeak onartzen dira.
  • Ibilgailu barruko APIa erabiltzen duen zuzeneko egoeraren orri berria.
  • Erreserben xehetasun-orrietarako erabiltzaile-interfaze berria.
  • Tren-geltokietako eta aireportuetako mapak azkarrago zamatzen dira.
  • Tren-geltokietako mapetan ateak, zuhaitzak, oztopo-blokeak, nasa-atalen markatzaileak eta irisgarritasun-informazioa hobeto erakusten dira.
  • Barra-kodeak eskaneatzeko LED argia gaitzeko aukera ematen da.
  • Frantzian garraio publikoaren zerbitzu okerra erabiltzea konpondu da.
  • Suitzako garraio publikoaren datuetarako sarbidea konpondu da.
  • Itsatsitako URLen kudeaketa konpondu da.
22.12.3 2023-03-02
  • Flixbus eta Erresuma Batuko tren-txarteletarako datuen erauzketa hobetu da.
  • Bidaia-ikuspegian geralekuen izenak laburtzea konpondu da.
  • UTCn adierazitako orduetan ordu-eremua ez erakusteko arazoa konpondu da.
  • Tren-geltokietako mapetan geruzadun eraikin-atalen pilatze-hurrenkera konpondu da.
22.12.2 2023-02-02
  • booking.com, Deutsche Bahn, Indico, MÁV, onepagebooking eta Pretix zerbitzuetarako datuen erauzketa hobetu da.
  • Bereizitako tren-txartelen eta eserleku-erreserben datuak bateratzea hobetu da.
  • Apple Walleten ekitaldi-txartel jakin batzuk bistaratzeko arazoak konpondu dira.
  • Hainbat Apple Wallet txartel generiko batera inportatzeko arazoa konpondu da.
22.12.1 2023-01-05
  • Mobilizoneko ekitaldiak inportatzea onartzen da.
  • Eventim, MÁV, NH Hotels eta Trenitaliarako bidaia-datuen erauzketa hobetu da.
  • Estaziorik gabeko alokairuko ibilgailuak erakustea konpondu da.
  • Atzeko planoko irudiak dituzten Apple Wallet ekitaldi-txartelak bistaratzeko arazoak konpondu dira.
  • Gogoko kokapenaren hautatzailean mapako keinuekiko elkarreragina hobetu da.
  • Tren-geltokiko mapan ia horizontalak edo ia bertikalak diren eskailerekiko elkarreragina konpondu da.
  • «Beti itxita» adierazten duten ordutegiak tratatzeko arazoa konpondu da.
22.12.0 2022-12-08
  • Itsasontzi- eta ferry-erreserbak onartzen dira.
  • ICAO VDS txertaketa-ziurtagiriak onartzen dira.
  • Geltokietako eta aireportuetako mapetako eskaileretan solairuz aldatzea hobetu da.
  • Geltokietako eta aireportuetako mapetan pilatze-hurrenkera eta ukipen-detekzioa konpondu dira.
  • Ezkerretik gidatzen den herrialdeetan bizi direnentzako gidatze-aldeari buruzko informazioa konpondu da.
  • Tren- eta autobus-bidaien eskuzko bilaketetako data- eta ordu-sarrera konpondu da.
  • Railjet trenek Alemanian bagoien antolaerarik ez izatea konpondu da.
  • ERA FCB txartelen barra-kodeak onartzen dira.
  • Bidaia-dokumentuen erauzleetan hainbat gehikuntza eta hobekuntza egin dira.
22.08.3 2022-11-03
  • Italo tren-txarteletarako bidaia-datuen erauzle berria.
22.08.2 2022-10-13
  • Airbnb, Amadeus, BlaBlaCar, Eventim, Ryanair, SNCF, Thalys eta Vueling zerbitzuetarako bidaia-datuen erauzketa hobetu da.
  • Bidaiarien izenak alderatzean transliterazioa kontuan hartzen da.
  • Loturako bidaia beste erreserba batekoa denean, bidaiak taldekatzeko arazoa konpondu da.
  • Parte-hartzaile anitzeko ekitaldietan Apple Wallet ekitaldi-txartel egokia hautatzeko arazoa konpondu da.
  • Apple Wallet ekitaldi-txartelak bistaratzeko arazoak konpondu dira.
22.08.1 2022-09-08
  • Maparen gainjarrien tamaina eta kokapena hobetu dira.
  • Amtrak, Flixbus eta Vistararako bidaia-datuen erauzleak hobetu dira.
  • Aireportuko terminalak eta ateak detektatzea hobetu da.
22.08.0 2022-08-18
  • Egutegi-inportazioa hobetu da: hautapen xeheagoa egin daiteke, eta Linux ere onartzen du.
  • Erreserbak egutegira esportatzea onartzen da.
  • Bidaia jakin bati lotuta ez dauden txartelak eta programa-txartelak onartzen dira, hala nola tarifa finkoko edo denbora-tarteko txartelak eta deskontu-programetako kidetzak.
  • Lerroko bidaia-bilaketetatik tren- eta autobus-bidaiak gehitzea onartzen da.
  • Barra-kodeen eskaner integratua.
22.04.3 2022-07-07
  • Errailbakarreko nasak trenbide arrunt gisa oker detektatzeko arazoa konpondu da.
22.04.2 2022-06-09
  • Thalys, Erresuma Batuko trenbide nazionala, Eurowings eta Eventbriterako bidaia-datuen erauzketa hobetu da.
  • Alemaniako garraio publikoko operadoreen trenen okupazio-datuen analisia konpondu da.
22.04.1 2022-05-12
  • Formatudun helbideetan herrialde okerra bistaratzeko arazoa konpondu da.
  • Apple Wallet txarteletan onartutako barra-kode mota guztiak bistaratzen dira orain.
  • booking.com, Eurowings, onepagebooking.com eta SNCFrako bidaia-dokumentuen erauzleak hobetu dira.
22.04.0 2022-04-21
  • Gaueko trenen bagoiak onartzen dira bagoien antolaeraren ikuspegian.
  • Beste herrialde batean sartzean monetak eta, aukeran, uneko bihurketa-tasak erakusten dira.
  • Lerroko bidaia-kontsulta bateko tren-bidaiak denbora-lerrora gehi daitezke.
  • Renfe, SNCF, ÖBB, Spring Airlines, Peach Aviationerako erauzle berriak edo hobetuak.
  • Eguraldi-iragarpenean eguraldi-baldintza larriak nabarmentzen dira.
  • Jaiegunak denbora-lerroan erakusten dira.
  • DPI handiko eskalatze-arazoak konpondu dira tren-bagoien ikuspegian.
  • Amtrak eta IATA tren-geltokien identifikatzaileak onartzen dira.
  • Danimarkako COVID ziurtagiriak inportatzea onartzen da.
  • Linuxen, kanpoko mapa-aplikazioa hautatzeko sistemaren ezarpenei jarraitzen zaie.
  • Jauzi-zerrendari uneko txartela zuzenean irekitzeko ekintza gehitu zaio.
  • Tren-geltokiko mapako geometria berriz osatzeko arazoak konpondu dira.
21.12.3 2022-03-03
  • Air France-ren txartelen PDF dokumentuetako bidaia-datuen erauzketa gehitu da.
  • Zenbakiak eskualde-ezarpenen arabera formateatzea konpondu da.
21.12.2 2022-02-03
  • Biztanle-dentsitate handiko eremuetan bidaiak taldekatzeak emaitza okerrak sortzea konpondu da.
  • PDF dokumentuetan barra-kode bektorialak detektatzea hobetu da.
21.12.1 2022-01-06
  • Geltokiko mapan zuzeneko daturik gabeko elementuen kokapena konpondu da.
  • Amtrak eta VIA Railerako bidaia-dokumentuen erauzketa hobetu da.
  • Hafas-en nasa-formatu alternatiboak onartzen dira.
  • Geltokietako mapetako ordutegien interpretazioa hobetu da.
21.12.0 2021-12-09
  • Osasun-ziurtagirietarako erabiltzaile-interfaze berria.
  • Garraio indibidualeko edo oinezko bidaia-ataletako nabigazio-maniobren xehetasun-orri berria.
  • Garraio-tarteen hautapen automatiko adimentsuagoa.
  • Autobus-bidaietako gorabeherei buruzko zuzeneko informazioa eta bidaia-xehetasunak.
  • Tren- eta autobus-bidaiak laburtzeko aukera.
  • Garraio-tarteetarako banakako garraiobide gehiago.
  • Tranbien eta metroen nasak identifikatzea hobetu da.
  • Barra-kodeak eskaneatzeko modu eskuragarriagoa, eta PDF417 txartelen barra-kodeen euskarria.
  • Datu-inportazioari buruzko informazioa hobetu da.
  • Geltokien mapetan atximur bidezko zooma konpondu da.
  • Apple Wallet txartelen bistaratzea hobetu da.
  • Geratzen zaien autonomia mugatua duten alokairuko ibilgailuei buruz ohartarazten da.
  • Bidaia-dokumentuetako datuen erauzketan hobekuntza ugari egin dira.
21.08.3 2021-11-04
  • DPI handiko pantailetako ikonoen tamaina-arazoak konpondu dira.
  • Orrien arteko nabigazioan hainbat arazo konpondu dira.
  • Kokapen-aldaketetan irteerako herrialdea zehazteko arazoa konpondu da.
  • Egun berean linea bereko tren-bidaiak oker bateratzea konpondu da.
  • OTPko alokairuko ibilgailuen informazioaren analisia konpondu da.
  • Ordu-eremuaren informazioa behar bezala aplikatzen zaie orduari buruzko informazio osatugabea duten hegaldi-erreserbei.
  • Hainbat hornitzaileren datuen erauzketa hobetu da.
21.08.2 2021-10-07
  • SMART Health Card (SHC) txertaketa-ziurtagiriak onartzen dira.
  • Lotura-ohartarazpena ez da aktibatzen aurreko iritsiera-ordurik ez dagoenean.
  • Bidaiari anitzeko bidaietan erantsitako dokumentuen kopuru zuzena erakusten da.
  • Barrualdeko mapan tarteko solairuetara doazen edo haietatik datozen eskailera mekanikoak behar bezala erakusten dira.
  • Apple Wallet txartelen atzealdeko testu aberatseko eremuak bistaratzeko arazoak konpondu dira.
  • SNCF, Accor, Feratel eta onepagebookingerako datuen erauzketa hobetu da.
21.08.1 2021-09-02
  • FairEmail-etik partekatutako posta-eranskinak behar bezala inportatzen dira.
  • Airdo, MÁV, Regionado, Ryanair eta SNCFko datuak inportatzeko hobekuntzak.
21.08.0 2021-08-12
  • DIVOC eta EBko DGC txertaketa-, proba- eta sendatze-ziurtagirietarako osasun-ziurtagirien kudeatzailea.
  • Nextcloud Maps-ekiko elkarreragingarritasunerako, gogoko kokapenak GPX bidez inportatu eta esportatzea, eta bidaiak GPX bidez esportatzea.
  • Alemaniako tokiko garraio publikoko INVG, RSAG, VRT eta VSN operadoreak onartzen dira.
  • Bidaia-dokumentuen erauzlea hobetu da.
  • Orrien arteko nabigazioan hainbat arazo konpondu dira.
  • Bidaia-talde osoak ezaba daitezke orain.