Kate
Kategoriak: Garapena | Erabilgarriak Beste plataforma batzuk: macOS | WindowsKate, programatzaileentzako KDEk eginiko testu-editore dokumentu-anitzekoa, ikuspegi-anitzekoa da. LSPrako (Language Server Protocol) euskarria, proiektuak, kurtsore eta hautapen anizkoitzak, git bateratzea, karpeten zabaleran bilatzea, zatiketa horizontala eta bertikala, vi modua, 300+ lengoaietan sintaxia nabarmentzea, barnean eraikitako terminala, itzulbira dinamikoa eta gisako ezaugarri askoz gehiago ditu. Linux, BSD, Windows eta MacOS-rako erabilgarri dago.
Eginbideak:
- MDI, leiho-zatitzea, leihoak fitxa gisa antolatzea
- Ortografia-egiaztatzea
- CR, CRLF, LF lerro-amaierak onartzen ditu
- Kodeketa euskarria (utf-8, utf-16, ascii etab.)
- Kodeketa arteko bihurketa
- Adierazpen erregularretan oinarritutako aurkitu eta ordeztea
- Sintaxia nabarmentzea 300+ lengoaietarako
- Kode- eta testu-tolestea
- Kurtsore anizkoitzak eta hautapen anizkoitzak
- Bloke-hautapen modua
- Koskatze automatikoa
- Osatze automatikoa onartzen du
- Shell-arekin bateratzea
- Protokolo-euskarri zabala (http, ftp, ssh, webdav etab.)
- Pluginen bidez hedagarria
- Terminal bateratua
- Javascript erabiliz hedagarria
- Vi modua
- «Intellisense»ren euskarria LSP (Language Server Protocol / Lengoaia Zerbitzari Protokoloa) erabiliz
- DAP (Debug Adapter Protocol) euskarria
- Fitxa bertikal/dokumentu zerrenda
- Proiektu arinetarako euskarria. Kate-k karpetak proiektu gisa ireki ditzake
- Kodeari formatua berezko formatu emaileak erabiliz ematea, clang-format, prettier, etab.
- Barnean eraikitako fitxategi-sistema arakatzailea
- «CTags» euskarria
- Proiektuaren zabaleran eta karpetaren zabaleran bilatzea
- Git bateratzea
Argitalpenak RSS
Hedapenak
KUIViewer KPart
Qt Designer UI fitxategi ikusgailua KPart erabiltzen duen softwarean
Markdown erakusteko KPart
Markdown fitxategien errendatutako erakustaldia KParts erabiltzen duten softwareetan
SVG erakusle KPart
KPart darabilten softwareei SVG fitxategiak errendatuta azaltzea
Nightly installers
Kate nightly installers are also available to download from the KDE CDN. These versions are intended for testing purpose. Get involved and help us make them better!
Bertsio ezegonkorra.
Garapen adarreko azken bertsiotik sortua.