Kate
Kategoriak:
Kate KDEk eginiko testu-editore dokumentu-anitza, ikuspegi-anitza da. Kode-tolestea, sintaxi-nabarmentzea, itzulbiratze-dinamikoa, kapsulatutako kontsola, osagarri interfaze zabal bat eta hastapenetan dagoen script bidez hedatzeko euskarria gisako eginbideak eskaintzen ditu.
Eginbideak:
- MDI, leiho-zatitzea, leihoak fitxa gisa antolatzea
- Ortografia-egiaztatzea
- CR, CRLF, LF lerro-amaierak onartzen ditu
- Kodeketa euskarria (utf-8, utf-16, ascii etab.)
- Kodeketa arteko bihurketa
- Adierazpen erregularretan oinarritutako aurkitu eta ordeztea
- Sintaxi nabarmentze eta parentesien bat-etortze ahaltsua
- Kode- eta testu-tolestea
- Desegin/berregin mugagabea onartzen du
- Bloke-hautapen modua
- Koskatze automatikoa
- Osatze automatikoa onartzen du
- Shell-arekin bateratzea
- Protokolo-euskarri zabala (http, ftp, ssh, webdav etab.)
- Osagarrien arkitektura aplikazioarentzako eta editore osagaiarentzako
- Norbere erara egoki ditzakeen lasterbide
- Bateratutako komando-lerroa
- Javascript erabiliz hedagarria
Argitalpenak RSS
Hedapenak
KUIViewer KPart
Qt Designer UI fitxategi ikusgailua KPart erabiltzen duen softwarean
Markdown erakuslearen KPart
Markdown fitxategiak errendatuta azaltzea KParts erabiltzen duen softwarean («webtech»en oinarrituta)
Markdown erakusteko KPart
Markdown fitxategien errendatutako erakustaldia KParts erabiltzen duten softwareetan
SVG erakusle KPart
KPart darabilten softwareei SVG fitxategiak errendatuta azaltzea
«Windows»en Kate instalatzaileak ere erabilgarri daude binary-factoryn. Bertsio hauek probatarako dira. Engaia zaitez eta lagun iezaguzu haiek hobetzen!
- Bertsio egonkorra. Adar egonkorreko azken bertsiotik sortua. Azken akats-konponketak ditu.
- Bertsio ezegonkorra. Garapen adarreko azken bertsiotik sortua.