kdesrc-build
Kategoriak: Garapenakdesrc-build KDE bere gordetegietatik erraz eraikitzen uzten dizun tresna bat da.
kdesrc-buildrc fitxategietarako sintaxi nabarmentzea erabilgarri dago Kate/KWrite-n Tresnak->Nabarmentzea->Konfiguratzea menutik.
Ezaugarriak:
- KDE sorburu-kodea haren sorburu gordetegietatik automatikoki eskuratu eta eguneratuko du.
- KDE sorburu kode azpiegiturarekin bateratzen da moduluak beharrezko ordenan automatikoki eraikitzeko, eta adar egokia erabiltzeko.
- Erraz onartzen du adar jakin batzuk eraikitzea, etiketak, edo baita modulu baten berrikuspenak ere (edo KDE software osoa).
- Eraikitzeko sistema ugari onartzen ditu. Besterik ezean, KDEkoak ez diren software proiektu asko eraikitzea ere posible da (adibidez, CMake bere git sorburuetatik eraiki daiteke zure banaketak CMake paketeak ez baditu).
- Moduluen hasierako eskuratze azkarra onartzen du (KDE Git proiektuetarako bakarrik), KDE proiektu sarean jada erabilgarri dauden argitalpenak erabiliz.
- «Entsegu» modu bat («--pretend» aukera) onartzen du ezarpen ezberdinekin era ez suntsigarrian esperimentatu dezazun.
- «kdesrc-build»ek moduluak zama-jaitsi ditzake (biak, hasierako eskuratzea eta eguneratzeak) baita eguneratu diren moduluak eraiki bitartean ere.
- «kdesrc-build»ek moduluak desinstalatzea onartzen du (eskuz edo dagoeneko instalatuta dagoen modulu bat instalatu aurretik) instalatzeko direktorioa garbi mantentzeko. Kontuan izan ezaugarri honek CMake-ren euskarria behar duela eta esperimentala dela.
- «kdesrc-build»ek dena erregistratzen du, beraepasatzea erraza izan dadin, era horretan, eraikitze bat gaizki joaten bada, zergatik izan den zehaztu dezakezu. «kdesrc-build»ek azken egunkarira (log/latest) iristeko esteka-sinbolikoak automatikoki sortzen ditu. Irteerako kodea koloreztatzen du (itzal daiteke).
- Qt Proiektuaren Qt liburutegia eraikitzea onartzen du, KDE softwarearen aurrebaldintza da.
- kdesrc-build oso moldagarria da. Aukera gehienak kontrola ditzakezu, moduluz-moduluko oinarriraino jaitsiz hala nahi baduzu, konfiguratzeko banderak, CMake banderak, eta zure C++ banderak barne, konpilazio garaian. Zein konfiguratzeko lerro erabili zenuen gogoratzen ibili ordez, behin ezarri eta ahaztu dezakezu.
- Dokumentazio zabala. Zerbait azaltzea behar binarazi iezadazu (e-posta behean dago), edo jar zaitez kde-devel posta-zerrendarekin harremanean.
- Lagin konfigurazio fitxategi zehatz bat gehitu da; eskuarki « ~/.config/kdesrc-buildrc »era kopiatu besterik ez duzu egin behar.
- Askoz gehiago!