KEXI
Kategoriak: BulegoaKEXI datu-base aplikazioen ikusizko eraikitzaile bat da. Datu-base aplikazioak diseinatzeko, datuak txertatu eta editatzeko, itaunak gauzatzeko, eta datuak prozesatzeko erabil daiteke. Zure datuei neurrira egindako interfaze bat emateko inprimakiak sor daitezke. Datu-baseko objektu guztiak - taulak, itaunak, inprimakiak, txostenak, etab. - datu-basean bertan gordetzen dira, datuak eta diseinua partekatzea erraztuz.
Ezaugarriak:
- Taulak, itaunak, inprimakiak eta txostenetarako ikusizko diseinatzaile osoak
- Itaunak exekutatzea, itaun parametrizatutarako euskarria du
- SQLite, MySQL, eta PostgreSQL datu-baseetarako zuzeneko euskarria
- MS Access datu-baseetatik datuak erraz inportatu ditzakeen ikusizko tresna plataforma-anitz bakarra
- Itaun-diseinurako euskarria SQL ikuspegi dedikatuan
- Erlazio-datuak konbinazio-koadroak erabiliz diseinatzea eta azaltzea (bilaketa-zutabeak)
- Datu-sarrera edo inportatze zuzena CSV formatua erabiliz
- Erabiltzaile-modu itxia, diseinuko ezaugarri guztiak desagerrarazteko gaitasuna duena
Non instalatu,
Linux