Jauzi edukira

Kid3

Kategoriak:   Multimedia
Kid3, leiho nagusia

Kid3-rekin, audio etiketa editorea izaki, MP3, Ogg/Vorbis, DSF, FLAC, Opus, MPC, APE, MP4/AAC, MP2, Speex, TrueAudio, WavPack, WMA, WAV, AIFF eta tracker fitxategien etiketak editatu ditzakezu.

ID3 etiketetako bilbe guztiak editatu daitezke, eta ID3v1.1, ID3v2.3 eta ID3v2.4 arteko bihurketa egin daiteke. Sinkronizatutako hitzak editatu, inportatu eta LRC Karaoke fitxategietara esportatu daitezke.

Fitxategi askotako etiketak elkarrekin ezar daitezke. Fitxategi-izenetatik edo beste etiketa eremuetako edukietatik etiketak sor daitezke, baita etiketetatik fitxategi-izenak sortu eta karpetak berrizendatu ere. Letra larri/xehe bihurketa automatikoak eta kate ordezkapenak etiketak koherente mantentzen laguntzen dute.

Albumen datuak inportatu daitezke ondokoetatik, gnudb.org, MusicBrainz, Discogs, Amazon; sortakako inportatze automatikoa erabilgarri dago karpeta anizkoitzetarako. Gainera, datuak esportatu eta jotze-zerrendak sor daitezke.

Non instalatu,
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio biltegiekin bakarrik dabil. Banatzailearen pakete kudeatzailea ere erabil dezakezu.

Argitalpenak RSS

3.9.3 2023-01-12
3.9.2 2022-08-06
3.9.1 2022-01-15
3.9.0 2021-12-18
3.8.7 2021-06-20
3.8.6 2021-03-18
3.8.5 2021-01-31
3.8.4 2020-09-26
3.8.3 2020-05-10
3.8.2 2020-01-23
3.8.1 2019-12-23

Kid3 Windows installers are also available to download from the binary-factory. These versions are intended for testing purpose. Get involved and help us make them better!