Gako-kudeaketa
- Gakoak sortu, inportatu, eta esportatu: Erabiltzaileek zifratzeko gako publiko eta pribatu berriak sor ditzakete, daudenak inportatu, eta besteekin partekatzeko esportatu ditzakete.
- Gako-zerbitzariak: Kleopatra gako-zerbitzari publikoekin konektatu daiteke, erabiltzaileei besteen gako-publikoak bilatzeko eta inportatzeko edo beraien gako-publiko propioak globalki erabilgarri egon daitezen zama-igotzeko aukera emanez.
- LDAP eta WKD: Gako-zerbitzariez gain, Kleopatra LDAP eta WKD (Web Key Directory / Webeko Gako Direktorioa) zerbitzariekin ere konektatu eta handik ziurtagiriak eskuratu ditzake.
- Konfiantza eta iraungitze-kudeaketa: Erabiltzaileek gakoen konfiantza-maila eta iraungitze-datak ezar ditzakete, konfiantza duten gakoak bakarrik erabiltzen direla ziurtatzeko.

Datuak zifratzea eta deszifratzea
- Fitxategiak eta testuak zifratu: Kleopatrarekin, erabiltzaileek fitxategiak eta testuak zifratu ditzakete haien edukia babesteko eta haietara gako-pribatu zuzena duten hartzaileek bakarrik sar daitezkeela ziurtatzeko.
- Edukia deszifratu: Fitxategiak, testua, eta e-postak deszifratzeko aukera ematen du, erabiltzaileek modu seguruan jasotako datuetara sartzea erraztuz.
- Sinadura digitalak: Kleopatrak erabiltzaileei beren gako-pribatuarekin fitxategiak eta oharrak sinatzen uzten die, eta horrek bidaltzailearen benetakotasuna eta datuen osotasuna egiaztatzen laguntzen du.

OpenPGP eta S/MIMEren euskarria
- OpenPGP: Norbanakoen zein enpresa ezarpenetan e-postak eta fitxategiak zifratzeko eta sinatzeko erabili ohi da. Kleopatrak OpenPGP ziurtagiriak sortu, kudeatu, eta erabiltzeko euskarri osoa eskaintzen du.
- S/MIME: Enpresa inguruneetan e-postaren segurtasunerako maiz erabilia. Kleopatrak S/MIME ziurtagiriak onartzen ditu, eta horrek CMS estandarrean oinarritutako zifratzea eta sinadura maneiatzeko aukera ematen dio.

OpenPGP eta PIV Txartel-adimendunen euskarria
- Kudeatu zure txartel-adimendunak: Kleopatrak erabiltzaileei txartel-adimendunaren PIN eta PUK kodeak aldatzeko aukera ematen die, txartelaren titularraren izena bezalako metadatuak aldatzeko, dauden gako-pribatuak txartelera kopiatzeko eta baita txartelean gako berriak sortzeko aukera eman ere.
- Autentifikazio-gakoak: Txartel-adimendunetatik autentifikazio-gakoak sortu eta erabili SSH saio-hasieratarako eta gehiagorako.
- Bateragarritasuna: Kleopatra Yubikey, Gnuk eta beste txartel batzuekin bateragarria da, gailu-gidari gehigarrien beharrik gabe.

Integrazioa eta erabilgarritasuna
- Gpg4win: Windows-en, Kleopatra Gpg4win suitearen zati gisa dator, eta horrek Windows-en GnuPG (GPG) zifratzea kudeatzeko tresna nagusia bihurtzen du. Kleopatra GnuPG Desktop®️eko zati gisa ere badator, enpresetarako euskarriarekin datorrena, eta GnuPG VS-Desktop®️eko zati gisa, EBko eta NATOko material MURRIZTUarekin eta Alemaniako VS-NfD-rekin erabiltzeko bateragarria dena.
- KDE aplikazioekin integrazio ezin hobea: Linux erabiltzaileentzat, Kleopatra KDE Plasman ondo bateratzen da, dokumentuak modu seguruan maneiatzeko beste KDE aplikazio batzuekin batera lan eginez, hala nola KMail.
- Fitxategi-kudeatzaileetatik fitxategiak zifratzea: Fitxategi-kudeatzaileetatik zuzenean fitxategiak zifratzea, sinatzea, eta egiaztatzeko aukera ematen du, eguneroko erabilerarako oso erabilerraza bihurtuz.

Erabiltzaile-interfaze lagunkoia
- Interfaze grafikoa: Kleopatrak zeregin kriptografiak kudeatzeko GUI bat eskaintzen du, eta hori onuragarria da GPG bezalako komando-lerroko tresnekin ohituta ez dauden erabiltzaileentzat.
- Ohar-bloka: Testuak zifratu, deszifratu eta egiaztatu Ohar-bloka erabiliz. Zifratutako testua kopiatu eta beharbada seguruak edo fidagarriak ez diren mezularitza eta berriketa zerbitzuetan itsatsi.
- Alertak: Kleopatrak erabiltzaileei gako-egoerari, konfiantza mailei eta balizko edozein arazori buruz jakinarazten die, segurtasun ezarpenak behar bezala kudeatzeko informazioa emanez.
- Konfiguratzea: Konfiguratu Kleopatra zure beharretara. Zure erakundearen eskakizunak betetzeko, Kleopatraren konfigurazioak zentralizatuta konfiguratu daitezke.
