Edukira jauzi egin

Kleopatra

Kategoriak:   Erabilgarriak

Kleopatra

Kleopatra sorburu irekiko ziurtagirien kudeatzaile eta kriptografia zerbitzuetarako aurrealdeko bat da, nagusi OpenPGP eta S/MIME (X.509) ziurtagiriak maneiatzeko diseinatua. KDE ekosistemaren zati bat da, zifratzeko gakoak kudeatzeko, datuak sinatzeko eta egiaztatzeko, eta fitxategiak eta e-postak zifratzeko eta deszifratzeko interfaze irisgarri bat eskaintzen du.

Gako-kudeaketa

  • Gakoak sortu, inportatu, eta esportatu: Erabiltzaileek zifratzeko gako publiko eta pribatu berriak sor ditzakete, daudenak inportatu, eta besteekin partekatzeko esportatu ditzakete.
  • Gako-zerbitzariak: Kleopatra gako-zerbitzari publikoekin konektatu daiteke, erabiltzaileei besteen gako-publikoak bilatzeko eta inportatzeko edo beraien gako-publiko propioak globalki erabilgarri egon daitezen zama-igotzeko aukera emanez.
  • LDAP eta WKD: Gako-zerbitzariez gain, Kleopatra LDAP eta WKD (Web Key Directory / Webeko Gako Direktorioa) zerbitzariekin ere konektatu eta handik ziurtagiriak eskuratu ditzake.
  • Konfiantza eta iraungitze-kudeaketa: Erabiltzaileek gakoen konfiantza-maila eta iraungitze-datak ezar ditzakete, konfiantza duten gakoak bakarrik erabiltzen direla ziurtatzeko.

Datuak zifratzea eta deszifratzea

  • Fitxategiak eta testuak zifratu: Kleopatrarekin, erabiltzaileek fitxategiak eta testuak zifratu ditzakete haien edukia babesteko eta haietara gako-pribatu zuzena duten hartzaileek bakarrik sar daitezkeela ziurtatzeko.
  • Edukia deszifratu: Fitxategiak, testua, eta e-postak deszifratzeko aukera ematen du, erabiltzaileek modu seguruan jasotako datuetara sartzea erraztuz.
  • Sinadura digitalak: Kleopatrak erabiltzaileei beren gako-pribatuarekin fitxategiak eta oharrak sinatzen uzten die, eta horrek bidaltzailearen benetakotasuna eta datuen osotasuna egiaztatzen laguntzen du.

OpenPGP eta S/MIMEren euskarria

  • OpenPGP: Norbanakoen zein enpresa ezarpenetan e-postak eta fitxategiak zifratzeko eta sinatzeko erabili ohi da. Kleopatrak OpenPGP ziurtagiriak sortu, kudeatu, eta erabiltzeko euskarri osoa eskaintzen du.
  • S/MIME: Enpresa inguruneetan e-postaren segurtasunerako maiz erabilia. Kleopatrak S/MIME ziurtagiriak onartzen ditu, eta horrek CMS estandarrean oinarritutako zifratzea eta sinadura maneiatzeko aukera ematen dio.

OpenPGP eta PIV Txartel-adimendunen euskarria

  • Kudeatu zure txartel-adimendunak: Kleopatrak erabiltzaileei txartel-adimendunaren PIN eta PUK kodeak aldatzeko aukera ematen die, txartelaren titularraren izena bezalako metadatuak aldatzeko, dauden gako-pribatuak txartelera kopiatzeko eta baita txartelean gako berriak sortzeko aukera eman ere.
  • Autentifikazio-gakoak: Txartel-adimendunetatik autentifikazio-gakoak sortu eta erabili SSH saio-hasieratarako eta gehiagorako.
  • Bateragarritasuna: Kleopatra Yubikey, Gnuk eta beste txartel batzuekin bateragarria da, gailu-gidari gehigarrien beharrik gabe.

Integrazioa eta erabilgarritasuna

  • Gpg4win: Windows-en, Kleopatra Gpg4win suitearen zati gisa dator, eta horrek Windows-en GnuPG (GPG) zifratzea kudeatzeko tresna nagusia bihurtzen du. Kleopatra GnuPG Desktop®️eko zati gisa ere badator, enpresetarako euskarriarekin datorrena, eta GnuPG VS-Desktop®️eko zati gisa, EBko eta NATOko material MURRIZTUarekin eta Alemaniako VS-NfD-rekin erabiltzeko bateragarria dena.
  • KDE aplikazioekin integrazio ezin hobea: Linux erabiltzaileentzat, Kleopatra KDE Plasman ondo bateratzen da, dokumentuak modu seguruan maneiatzeko beste KDE aplikazio batzuekin batera lan eginez, hala nola KMail.
  • Fitxategi-kudeatzaileetatik fitxategiak zifratzea: Fitxategi-kudeatzaileetatik zuzenean fitxategiak zifratzea, sinatzea, eta egiaztatzeko aukera ematen du, eguneroko erabilerarako oso erabilerraza bihurtuz.

Erabiltzaile-interfaze lagunkoia

  • Interfaze grafikoa: Kleopatrak zeregin kriptografiak kudeatzeko GUI bat eskaintzen du, eta hori onuragarria da GPG bezalako komando-lerroko tresnekin ohituta ez dauden erabiltzaileentzat.
  • Ohar-bloka: Testuak zifratu, deszifratu eta egiaztatu Ohar-bloka erabiliz. Zifratutako testua kopiatu eta beharbada seguruak edo fidagarriak ez diren mezularitza eta berriketa zerbitzuetan itsatsi.
  • Alertak: Kleopatrak erabiltzaileei gako-egoerari, konfiantza mailei eta balizko edozein arazori buruz jakinarazten die, segurtasun ezarpenak behar bezala kudeatzeko informazioa emanez.
  • Konfiguratzea: Konfiguratu Kleopatra zure beharretara. Zure erakundearen eskakizunak betetzeko, Kleopatraren konfigurazioak zentralizatuta konfiguratu daitezke.
Hemen instalatu
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio-biltegiekin bakarrik dabil. Zure banaketaren pakete-kudeatzailea ere erabil dezakezu.

Argitalpenak RSS

26.08.0 2026-08-20
26.04.3 2026-07-02
26.04.2 2026-06-04
26.04.1 2026-05-07
26.04.0 2026-04-16
4.0.0.251203 2026-03-05
4.0.0.251202 2026-02-05
4.0.0.251201 2026-01-08
4.0.0.251200 2025-12-11
4.0.0.250803 2025-11-06
4.0.0.250802 2025-10-09
4.0.0.250801 2025-09-11
4.0.0.250800 2025-08-14
4.0.0.250403 2025-07-03
4.0.0.250402 2025-06-05
4.0.0.250401 2025-05-08
4.0.0.250400 2025-04-17
4.0.0.241203 2025-03-06
4.0.0.241202 2025-02-06
4.0.0.241201 2025-01-09
4.0.0.241200 2024-12-12
3.2.0.240803 2024-11-07
3.2.0.240802 2024-10-10
3.2.0.240801 2024-09-12
3.2.0.240800 2024-08-22
3.2.0.240502 2024-07-04
3.2.0.240501 2024-06-13
3.2.0.240500 2024-05-23
3.1.28.240202 2024-04-11
3.1.28.240201 2024-03-21
3.1.28.240200 2024-02-28
3.1.28.230805 2024-02-15