Jauzi edukira

KMail

Kategoriak:   Internet | Bulegoa
«KMail»en leiho nagusia e-posta karpeta zerrenda batekin eta e-posta zerrenda batekin.
E-posta Konposatzailea txertatutako itzultzaile batekin

KMail azken belaunaldiko e-posta bezeroa bat da, GMail gisako erabilera zabaleko e-posta hornitzaileekin ongi bateratzen dena. Produktibitatea maximizatzeko tresna eta ezaugarri asko eskaintzen ditu, eta e-posta kontu handiekin lan egitea erraza eta azkarra da. KMail-ek e-posta protokolo ugari onartzen ditu - POP3, IMAP, Microsoft Exchange (EWS) eta gehiago.

Ezaugarriak:

  • Segurua - KMail-ek zure pribatutasuna babesteko ezarpen lehenetsi seguruak ditu, muturretik muturrerako zifratze aparta, eta spama antzematea.
  • Ahaltsua - Ezaugarrien artean ditu lerroz kanpo lan egitea, bidaltzaile nortasun anizkoitzak, hizkuntza ugaritarako euskarria, iragazte ahaltsua, bilatzeko eta etiketatzeko funtzionaltasuna, posta-zerrenden kudeaketa eta konfigurazio oso malgua.
  • Bateratua - Hitzorduetarako gonbidapenak erraz gehitu daitezke ekitaldi gisa KOrganizer-ren, helbide osatze automatikoa, abatarrak eta zifratze hobespenak KAddressBook-etik zamatzen dira.
  • Estandarrekin bateragarria - Posta protokolo estandarrak onartzen ditu, e-posta bultzatzea, zerbitzari aldeko iragaztea eta lerro barneko OpenPGP, PGP/MIME eta S/MIME.
Non instalatu,
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio biltegiekin bakarrik dabil. Banatzailearen pakete kudeatzailea ere erabil dezakezu.

Argitalpenak RSS

6.6.3 2026-03-05
6.6.2 2026-02-05
6.6.1 2026-01-08
6.6.0 2025-12-11
6.5.3 2025-11-06
6.5.2 2025-10-09
6.5.1 2025-09-11
6.5.0 2025-08-14
6.4.3 2025-07-03
6.4.2 2025-06-05
6.4.1 2025-05-08
6.4.0 2025-04-17
6.3.3 2025-03-06
6.3.2 2025-02-06
6.3.1 2025-01-09
6.3.0 2024-12-12
6.2.3 2024-11-07
6.2.2 2024-10-10
6.2.1 2024-09-12
6.1.90 2024-08-22
6.1.2 2024-07-04
6.1.1 2024-06-13
6.1.0 2024-05-23
6.0.2 2024-04-11
6.0.1 2024-03-21
6.0.0 2024-02-28

KMail e-posta erakusleak zure e-postetatik iragarkiak eta jarraipen-kodea kentzen ditu Rust lengoaian idatzitako iragarki-oztopatzaile ahaltsuago bati esker. E-posta konposatzaileak orain zuzenean erakusten ditu zure hartzaileen OpenPGP gakoen baliotasuna eta konfiantza-maila, eta abisua ematen dizu gakoetako bat iraungitzear dagoenean edo iraungita dagoenean.

Lehendik zeuden lerroko zerbitzu ugariez gain, KMailek orain lerroz kanpoko eta kode irekiko AA funtzio batzuk ere onartzen ditu. Itzulpenak Bergamot itzulpen-eredua erabiltzeko konfigura daitezke, Firefoxek ere hori erabiltzen du. Halaber, vosk-api motorra erabil dezake hizketa testu bihurtzeko.

Kontuan izan era lehenetsian, AA funtzio horiek guztiak desgaituta daudela, eta KMailen ezarpenetan berariaz gaitu behar dituzula.

5.24.5 2024-02-15