
KMail azken belaunaldiko e-posta bezeroa bat da, GMail gisako erabilera zabaleko e-posta hornitzaileekin ongi bateratzen dena. Produktibitatea maximizatzeko tresna eta ezaugarri asko eskaintzen ditu, eta e-posta kontu handiekin lan egitea erraza eta azkarra da. KMail-ek e-posta protokolo ugari onartzen ditu - POP3, IMAP, Microsoft Exchange (EWS) eta gehiago.
Ezaugarriak:
- Segurua - KMail-ek zure pribatutasuna babesteko ezarpen lehenetsi seguruak ditu, muturretik muturrerako zifratze aparta, eta spama antzematea.
- Ahaltsua - Ezaugarrien artean ditu lerroz kanpo lan egitea, bidaltzaile nortasun anizkoitzak, hizkuntza ugaritarako euskarria, iragazte ahaltsua, bilatzeko eta etiketatzeko funtzionaltasuna, posta-zerrenden kudeaketa eta konfigurazio oso malgua.
- Bateratua - Hitzorduetarako gonbidapenak erraz gehitu daitezke ekitaldi gisa KOrganizer-ren, helbide osatze automatikoa, abatarrak eta zifratze hobespenak KAddressBook-etik zamatzen dira.
- Estandarrekin bateragarria - Posta protokolo estandarrak onartzen ditu, e-posta bultzatzea, zerbitzari aldeko iragaztea eta lerro barneko OpenPGP, PGP/MIME eta S/MIME.
Non instalatu,
Linux
Argitalpenak RSS
5.24.3
2023-11-09
5.24.2
2023-10-12
5.24.1
2023-09-14
5.24.0
2023-08-24