Kontact
Kategoriak:




Kudeatu zure e-posta, egutegia, kontaktuak eta beste informazio pertsonala Kontact erabiliz. Kontact-ek guztia biltzen du leku bakarrean eta zure komunikazioak kudeatzen, zure eguna antolatzen eta zure lankideekin lan egiten laguntzen dizu.
Kontact-ek informazio pertsonala kudeatzeko hainbat aplikazio bateratzen ditu leiho bakar batean, ahal den esperientzia onena izan dezazun eta zure produktibitatea areagotzeko. Kontact-ekin gure suite ahaltsuaren tresna guztiak leku berean erabil ditzakezu. Web aplikazio jabedunek ez bezala, zure pribatutasuna aintzat hartzen dugu eta estandar irekien alde egiten dugu, horrek ematen dizu zure datuen gaineko kontrol osoa. Nahi izanez gero, jakina, zure datuetara lerroz-kanpo ere sar zaitezke.
Kontact-ek ondo bateratutako hainbat osagai ditu:
- KMail - ezaugarri asko dituen e-posta bezero ahaltsu bat, e-posta hornitzaile-sorta zabalarentzako euskarria duena.
- KOrganizer - Kontact-eko egutegi eta antolaketa osagai bat, NextCloud, Kolab, Google Calendar eta egunkarietarako beste zerbitzu batzuekin lan egiteko gai dena.
- KAddressBook - erabiltzen erraza den kontaktuak kudeatzeko tresna bat, kontaktuak zerbitzu ezagun askorekin sinkroniza ditzakeena.
- Akregator - bilatzeko eta artxibatzeko funtzionalitate ahaltsuak dituen albiste irakurle bat.
- KNotes - ordenagailurako ohar itsaskorren parekoa den programa xume bat.