Jauzi edukira

Kopete

Kategoriak:   Mantendu gabe

Aplikazio hau ez du inork mantentzen, horregatik KDE komunitateak ez du argitaratzen.

Kopete berriketa

Kopete bat-bateko mezularitza aplikazio bat da, AIM, ICQ, Jabber, Gadu-Gadu, Novell GroupWise Messenger, eta gehiago onartzen dituena. Norbanako edo enpresako erabilerarako sistema protokolo-anitz malgu eta hedagarri bat izateko diseinatua dago.

Kopeteren helburua da erabiltzaileei bat-bateko mezularitza sistema guztiak atzitzeko modu bakun eta erabilerraz bat eskaintzea. Interfazearen lehentasuna pertsonak dira, eta integratua dago sistemako helbide-liburuarekin beste KDE aplikazioetatik ere kontaktuak atzi ditzazun.

Eginbideak:

  • Kopetek zure bat-bateko mezularitza esperientzia areagotzeko tresnak eskaintzen ditu, hala nola mezuak zifratzea, artxibatzea, eta beste hainbat efektu dibertigarri eta baliagarri.
  • Kopetek erabilera arrunteko bat-bateko mezularitza protokolo guztiak onartzen ditu, eta Kopete taldeak garatzaileei protokolo berrientzako oinarri gisa erabiltzeko txantiloiak eskaintzen dizkie.
  • APIak eginbide ugari eskaintzen die garatzaileei, protokolo berrientzako euskarria ematea errazteko.
  • Protokolo guztiak pluginak dira eta instalatze, konfiguratze eta erabilera modularra ahalbidetzen dute.

Argitalpenak RSS

22.04.1 2022-05-12
22.04.0 2022-04-21
21.12.3 2022-03-03
21.12.2 2022-02-03