
Kronometer kronometro aplikazio bat da. Bere eginbideak oinarrizko kronometroarenak dira (Eten/berrekin/berrezarri/itzuliak), denborak gordetzeko gaitasunaz eta gerora horiek berrekiteko. Kronometer KDE Extragear bildumako parte da, erabilgarrien azpi-modulukoa.
Eginbideak:
- Habiarazi/eten/berrekin kronometro trepeta
- Itzuliak grabatu: kronometroaren denbora harrapa dezakezu nahi duzunean
- Itzulien denborak ordenatu: Era errazean aurki dezakezu itzulirik motzena edo luzeena
- Berrezarri kronometro trepeta eta itzuli denborak
- Denboren formatu ezarpenak: Zuk aukera dezakezu denboren zatikapena
- Denborak grabatu eta berrekin: Kronometroaren egoera graba dezakezu eta beranduago berrekin
- Letra-tipo pertsonalizatuekin: Kronometroaren zenbaki bakoitzaren letra-tipoa aukera dezakezu
- Kolore pertsonalizatuekin: kronometroaren kolorea aukera dezakezu, zenbakien eta kronometro atzeko planoarena
- Itzuli denboren esportatzea: Itzulien denbora fitxategi batera esporta ditzakezu JSON edo CSV formatuan