KTorrent
Kategoriak:
KTorrent KDEren BitTorrent aplikazio bat da, BitTorrent protokoloa erabiliz fitxategiak zama-jaisteko erabil daitekeena. Aldi berean torrent anizkoitzak ibiltzen uzten dizu eta ezaugarri hedatuak ditu, BitTorrent-en ezaugarri guztiak dituen bezeroa izateko.
Ezaugarriak:
- Torrentak ilaran ipintzea
- Abiadura muga orokorra eta torrent bakoitzeko abiadura muga
- Fitxategi-mota jakin batzuk aurreikustea barneratua dago (bideoa eta audioa)
- Hein batean edo osorik zama-jaitsitako fitxategiak inportatzea
- Fitxategi anizkoitzeko «torrent»en lehenespena
- Fitxategi anizkoitzetan zama-jaiste hautakorra
- Ostikoa/debekua zerrendatzeko/editatzeko IP iragazki elkarrizketa-koadro osagarri bat duten parekoak
- UDP aztarnarien euskarria
- Aztarnari eta torrent pribatuetarako euskarria
- µTorrent-en pareen arteko trukerako euskarria
- Protokoloa zifratzeko euskarria (Azureus-ekin bateragarria)
- Aztarnaririk gabeko torrentak sortzeko euskarria
- «hash» taula banatuen euskarria (DHT, lerro nagusiko bertsioa)
- «UPnP»ek dinamikoki esleitutako ostalariak dituen LAN bateko atakak automatikoki birbidaltzeko euskarria
- web-hazien euskarria
- Sistema-erretiluan bateratzea
- Aztarnari autentifikazio euskarria
- Ordezkari baten bidez konektatzea
Barneratutako funtzionaltasunez gain, KTorrent-erako plugin batzuk erabilgarri daude.
Non instalatu,
Linux
Argitalpenak RSS
23.08.3
2023-11-09
23.08.2
2023-10-12
23.08.1
2023-09-14
23.08.0
2023-08-24