Jauzi edukira

KXStitch

Kategoriak:   Grafikoak
Irudi batetik sortutako gurutze-puntuko eredu bat

KXStitch gurutze-puntuko ereduak eta diagramak sortzeko aukera ematen duen programa bat da. Ereduak hutsetik sor daitezke erabiltzaileak zehaztutako neurriko lauki-sare batean, zure eredua garatu ahala handiagotu edo txikiagotu daitekeelarik. Beste aukera bat irudiak inportatzea da, fitxategi-formatu grafiko askotakoak, kolore kopurua murriztu ahal izango duzu eta bihurketa puntada osoetara edo hautazko gisa puntada zatikietara murrizteko aukera emango dizu. Irudiak hondo gisa ere erabil ditzakezu haien gainetik trazatzeko. Inportatutako irudi hauek alda daitezke hornitutako tresnak erabiliz zure azken diseinua sortzeko.

Ezaugarriak:

  • Eredu berriak sortzea
  • Existitzen den eredu bat editatzea - KXStitch «PC Stitch» fitxategiak irakurtzeko gai da
  • Harizko hainbat paleta erabiltzea, DMC, Anchor, Madeira
  • Norberak finkatutako paletak eta koloreak sortzea
  • Puntu estandarrak erabiltzea
  • Atzera-puntadaren erabilera askea
  • Hainbat irudi-formatu inportatzea
  • Ereduak inprimatzea eta hari-txirrikak
Non instalatu,
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio biltegiekin bakarrik dabil. Banatzailearen pakete kudeatzailea ere erabil dezakezu.
Eskuratu Snap biltegitik

Argitalpenak RSS

2.2.0 2019-06-07