liquidshell
Kategoriak:
liquidshell plasmashell-en ordezko aukera bat da
Ez du QtQuick erabiltzen horren ordez QtWidgets-en mende dago, ondorioz ez da hardware grafikoen azeleraziorik behar.
Ezaugarri nagusiak:
- Horma-paper bat alegiazko mahaigaineko
- Animaziorik ez, ez du PUZa bereganatzen, memoria-aztarna txikia
- Bat-bateko abioa
- Jardueren erabilerarik ez
- QtWidgets oinarri du, beraz sistema-ezarpenetako trepeten estiloa jarraitzen du
- Sistema-ezarpenetan definitu duzun ikono gai orokorreko ikonoak erabiltzen dira
- Sistema-ezarpenetan definitu duzun kolore gai orokorreko koloreak erabiltzen dira
- Gainera css-ak erabiliz apaindu daiteke komando-lerroko «-stylesheet fitxategia.css» aukera pasatuz (ikusi stylesheet.css adibidea)
- Konfigurazio gehienetarako existitzen diren KDE elkarrizketa-koadroak erabiltzen ditu, adib. hasiera-menua, alegiazko mahaigainak, Bluetooth, sarea
- Mahaigaineko panel bat behean
- Mahaigaineko aplikaziotxoak
Non instalatu,
Linux
Argitalpenak RSS
1.9 2023-07-25
- Instalazio-aukerak gehitu dira (instalatu ondoren lokartu/itzali)
- Paketeak instalatzerakoan EULA kudeaketa hobetu da
- Egutegiaren laster-leihoan data eta orduaren formatu luzea gehitu da
- Laster-abiarazteko aplikazioak gordetzeko karpeta lehenetsia sortu
- SysLoad trepetaren zabalera PUZ kopuruaren araberakoa da
- Akatsen konponketak eta KDE osagai berrietarako egokitzapenak
1.8.1 2022-07-26
Akatsen konponketak eta KDE osagai berrietarako egokitzapenak
1.8 2021-12-01
- Jakinarazpenek zenbat denboraz irekita egongo diren erakusten dute (animazio txikia)
- Eguraldi-aplikaziotxoak ilargiaren fasea erakusten du
- Eguneraketen aurrean azkarrago erreakzionatzeko, disko-erabileraren aplikaziotxoak muntatze/desmuntatze gertaerak gainbegiratzen ditu
- Software-eguneraketen osagaian bistaratze-hobekuntzak
- DBUS-Menu euskarria gehitu da (aplikazio batzuek ez dute beren menurik ematen eta DBUS bidez bakarrik eskaintzen dute; adib. MS Teams)