Jauzi edukira

Marble

Kategoriak:   Hezkuntza
Lurraren globoa «Marble»n

«Marble», alegiazko globo eta munduko atlas bat da — mapetarako zure ganibeta suitzarra, Lurrari eta beste planeta batzuei buruz gehiago ikasteko erabil dezakezuna.

Auzoa miatu «Marble»n hiri eta kale mailako mapa multzo aberatsa erabiliz. Bilatu helbideak eta interesguneak. «Marble» arduratzen da hainbat bizkarraldeko itauntzeaz eta haien emaitzak ikuspegi bateratu batean aurkezten ditu. Kalkulatu oinezko, bizikleta eta beribil ibilbideak erraz — lerroan eta lerroz kanpo, hautazko igarotzeko puntu kopuruarekin.

Hasi mundua esploratzen. Ikusi hodeiak eta eguzkiaren itzala, jarraitu sateliteei eta espazio-estazioei eta erakutsi haien orbitak, guztia denbora errealean eguneratuta. Bidaiatu denboran atzera eta ikasi gure planetaren ikuspegi historikoei buruz aurreko mendeetako mapak erabiliz. Lurrarekin ez da nahikoa? «Marble»k ilargiaren eta beste planeta batzuen mapak ere eskaintzen ditu.

Non instalatu,
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio biltegiekin bakarrik dabil. Banatzailearen pakete kudeatzailea ere erabil dezakezu.

Argitalpenak RSS

24.02.2 2024-04-11
24.02.1 2024-03-21
24.02.0 2024-02-28
23.08.5 2024-02-15