



NeoChat, Matrix sarearen abantaila guztiei probetsua ateratzeko aukera ematen dizun berriketa aplikaizo bat da. Zure familiari, kideei eta lagunei testu mezuak, bideoak eta audio fitxategiak era seguruan bidaltzeko aukera ematen dizu.
«NeoChat»ek «Matrix» zehaztapenaren ezaugarri guztiak eskaintzen dituen aplikazio bat izan nahi du. Beraz, egungo zehaztapen egonkorrean dagoen guztiaren euskarria du, VoIP, hariak eta muturren artean zifratzeko salbuespen nabarmenekin. Badira beste ez-betetze txikiago batzuk, «Matrix»en zehaztapena etengabe eboluzioan dagoelako, baina azken helburua zehaztapen osoaren euskarria ematea izaten jarraitzen du.
«Matrix» zehaztapenaren garapenaren izaeragatik, «Neo¢hat»ek ezaugarri ezegonkor ugari ere onartzen ditu. Gaur egun hauek:
- Polls - MSC3381
- Eranskailu paketeak - MSC2545
- Kokaleku-gertaerak - MSC3488
Argitalpenak RSS
24.02.0 2024-02-28
Bertsio berrienean, aplikazioa abiaraztean, ongietorri-orrialde bat agertuko da; bertan, erabili nahi duzun kontua aukeratu eta beste kontu batzuetan saioa hasi ahal izango duzu. Ongietorri-pantailak, gainera, NeoChatek kontu bat zamatu ezin duenean abisua emango dizu.
NeoChatek halaber, aplikaziotik bertatik zuzenean kontu berri bat erregistratzeko aukera ematen du. NeoChat barrutik zure Matrix kontua desaktibatzea ere posible da.
Espazioak Matrixen ezaugarri nahiko berria da, berriketa-kanalak taldekatzeko aukera ematen duena. Horri esker, gelak errazago aurki daitezke, komunitate handiak kudeatu, edo zauden kanal guztiak antolatu. Orain hori guztia NeoChatetik alde egin gabe egin dezakezu.
NeoChatek ez dizu jakinarazpen berririk galtzen utziko. Zure jakinarazpen guztiak biltzen dituen orrialde berri bat gehitu dugu, eta NeoChat itxita dagoenean ere push jakinarazpenak jasotzen jarraitu ahal izango duzu. Denbora-lerro nagusiak mezu gehiago zamatzen ari direnean eta haren amaierara iristen zarenean jakinaraziko dizu.
NeoChaten beste berritasun batzuk
- Kontaktuak partekatzeko QR kodeak
- Gela bertsio-berritze hobetuak
- Gonbidapena errefusatzeko eta erabiltzaileari ezikusi egiteko botoia gehitu da
- Gailuaren segurtasun-xehetasunak erakutsi
- Gelaren segurtasun ezarpenak gehitu dira
23.08.0 2023-08-24
23.04.0 2023-04-20
NeoChatek bere diseinua hobetu du, antolaera trinkoagoa eta menu sinpleagoa eskaintzen duten doikuntzekin; tolestutako gelen zerrendarekin hobeto dabilena.
Bideo-aginteak ere hobetu ditugu, /knock <gela-id> komando berria gehitu dugu gela baten atea jotzeko gertaera bidaltzeko, eta orain aurreko mezu bat zuzenean editatu dezakezu, berriketa-panelean bertan.
Beste erabilerraztasun hobekuntza batzuen artean daude teklatu bidezko nabigazioaren berrikuntza osoa eta Ktrl+OrGr/OrBh bezalako lasterbideak, gelaz gela azkar aldatzeko aukera ematen dutenak.
Windows - win64 (58.03 MB)
23.01 2023-01-30
Ezaugarri berriak eta akats-zuzenketak:
- Jakinarazpenak orain kontu guztietarako erakutsiko dira, ez bakarrik aktiboarentzat
- Gelen zerrendarako modu "trinko" berria dago
- Gelen historian bilaketa egiteko aukera dago orain
- Emojiak eta erreakzioak nabarmen hobetu dira
- Erabiltzaileen gonbidapenen inguruko hainbat kraskadura konpondu dira
- Gelen baimen-ezarpenak konfiguratzeko aukera dago orain
22.06 2022-06-24
Bertsio honek akats-zuzenketa eta hobekuntza txiki ugari dakartza:
- Tekleatze-jakinarazpenak bidaltzea orain desgaitu daiteke.
- Gelen zerrendan, kiribiltzeko barra, beharrezkoa ez denean behar bezala desagertuko da.
- Waylanden, jakinarazpen batean klik egitean NeoChat behar bezala gaineratuko da.
- Markdown eta/edo HTML duten mezuak batzuetan gaizki bidaltzea eragiten zuten hainbat akats konpondu dira.
- Aldaketa azkarreko tresna orain sagua erabiliz kontrolatu daiteke.
- Leihoaren tamaina aldatzean gelen alboko barra automatikoki irekitzea desgaitzeko aukera bat dago orain.
- Neurrira eginiko emojiak sortzea konpondu da.
- Teklatuko lasterbideak erabiliz azken mezua editatzea edo hari erantzutea behar bezala dabil orain.
- Teklatua erabiliz gelen artean aldatzean, aldatzeko noranzkoa zuzena da orain.
22.04 2022-04-26
22.02 2022-02-09
NeoChat 22.02 bertsioak arreta egonkortasunean ipintzen du, eta eguneroko erabilerarako hobekuntza batzuk gehitzen ditu.
- Abiokoan sistemako erretilura ikonotzeko euskarria gehitu da
- Interneteko konexioaren egiaztapen hobetua
- Beste aplikazio batzuekin (Nextcloud, Imgur, …) irudiak eta fitxategiak partekatzeko euskarria gehitu da
- Kontuentzako etiketak gehitzea inplementatu da. Kontu anitz erabiltzeak antolaketa errazten du.
- Plasma Sistemaren Ezarpenen estilo berrira egokitzeko, konfigurazio elkarrizketa-koadroak birdiseinatu
- Beste hainbat arazoren eta ezaugarri-eskaera txikien konponketa. Irekitako arazoen kopuru osoa % 20 murriztuz.
21.12 2021-12-07
NeoChat 21.12 bertsioak ezaugarri berri eta konponketa asko dakartza.
- Saioa hasi/itxi eta kontua aldatzeari lotutako hainbat arazo konpondu dira
- Denbora-lerroaren antolaerako arazo batzuen konponketa
- Mezua idatzi bitartean ortografia-egiaztatzea gehitu da
- Ezarpenen orrialde hobetuak
- Android eta gailu mugikorretarako euskarriaren hobekuntza ugari
- Irudiak zamatu bitartean blurhashak erakustea
- Neurrira eginiko emojiak erakusteko euskarria
- Menu global bat gehitu da
- Spoilerrak erabiltzeko euskarria gehitu da
- Gelen artean aldatzeko aldatzaile azkar bat gehitu da
- Atzeko planoko aukerako lauso efektu dotore baten euskarria gehitu da
- Ezkerreko eta eskuineko tiraderen neurria aldatzeko aukera
- JSON mezu gordinetan sintaxia nabarmentzea gehitu da
- Wayland euskarri hobetua
- Fitxategien harrera eta zama-jaitsiera hobetua
1.2.0 2021-06-01
NeoChat 1.2 bertsioak erabiltzaile-interfazearen berrantolaketa handia dakar. Berriketa-orrialdeak orain mezuetarako burbuilak erabiltzen ditu, eta sarrera-osagaia osorik berridatzi da, itxura atseginagoarekin.
Orain neurrira eginiko erreakzioak bidal ditzakezu iruzkin bati /react <message> bidez erantzunda.
NeoChatek orain zure arakatzailetik Matrix URIak irekitzea onartzen du.
1.1.0 2021-02-22
Bertsio honen berritasun nagusietako bat saioa hasteko orrialde berria da. Zure Matrix IDaren arabera zerbitzariaren konfigurazioa antzematen du. Horri esker, saio-hasiera bakarra (SSO) eskatzen duten zerbitzarietan saioa hasi dezakezu (adibidez, Mozilla edo etorriko den Fedora Matrix instantzian).
Erabiltzen hasi aurretik zerbitzu-baldintzak (TOS) onartzea eskatzen duten zerbitzariak orain behar bezala antzematen dira, eta haien TOS web-orrialdera birbideratzen dute; horrela, erabiltzaileak baldintzak onar ditzake, kontua isilean zamatu gabe huts egin ordez.
Orain gela bat leiho berri batean ireki daiteke. Horri esker, hainbat gela aldi berean ikusi eta haiekin elkarreragin dezakezu.
NeoChati hainbat komando gehitu dizkiogu (/shrug, /lenny, /join, /ignore, ...).
Plasmarekiko integrazioa pixka bat hobetu dugu. Irakurri gabeko mezu-kopurua orain Plasmaren ataza-barran azaltzen da.
1.0.1 2021-01-13
Bertsio honek akats batzuk zuzentzen ditu.
- NeoChatek ibiltzeko ez du zerbitzarian .well-known konfiguraziorik behar.
- Editatutako mezuak ez dira aurrerantzean bikoiztuta agertuko.
- Hainbat akats grafiko konpondu dira.
- NeoChatek orain beharrezkoa denean zerbitzu-baldintzak onartzea eskatzen du.
- Gelen zerrendan erabiltzaileen abatarrak behar bezala erakusten dira.
- Irudia gordetzea konpondu
1.0 2020-12-23
Nightly installers
NeoChat nightly installers are also available to download from the KDE CDN. These versions are intended for testing purpose. Get involved and help us make them better!
Bertsio ezegonkorra.
Garapen adarreko azken bertsiotik sortua.