Peruse
Kategoriak:


Komikiak irakurtzeko era asko daude, eta azken urteetan arruntagoa bilakatu den horietako bat ordenagailuan egitea da. Peruse justu hori ahal bezain erraza eta atseginena egiteko sortu zen, trabarik egin gabe zure komikiak irakurtzen uzteko. Beraz, goza ezazu zure komikiak irakurriz!
Perusek zure irakurketa esperientzia ahal bezain atsegina eta esfortzurik gabea dela ziurtatzeko duen moduetako bat da azkenekoz utzi zenuen tokitik jarraitzeko aukera ematea. Aplikazioaren arrerako orriak (beheko lehenengo pantaila-argazkia) azken aldian irakurri dituzun komikiak erakusten dizkizu, eta horietan egindako aurrerapena erakusten du. Utzi zenuen tokitik jarraitzeko, egin tak goiko ezkerreko elementuan eta gelditu behar izan zenuenean irakurtzen ari zinen orrialdera eramango zaitu.
Ezaugarriak:
- Komiki artxiboa (cbz, cbr, cb7, cbt, cba)
- PDF (Portable Document Format / Dokumentu Formatu Eramangarria)
- ePub liburuak (epub)
- DeVice fitxategi independenteak (dvi)
- DeJaVu (djvu)
- Konpilatutako laguntza (chm)