Jauzi edukira

Picmi

Kategoriak:   Jokoak
Picmi(e)ren pantaila-argazkia
Helburua taulan dagoen ezkutuko eredua azaleratzea da, sareta bateko gelaxkak koloreztatu edo dauden bezala utziz saretaren alboetan emandako zenbakiei erreparatuz. Jokalari bakarreko joko erraz bat da hau.
Non instalatu,
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio biltegiekin bakarrik dabil. Banatzailearen pakete kudeatzailea ere erabil dezakezu.
Eskuratu Snap biltegitik

Nola jokatu

Helburua: Jokalariari jokaleku huts bat aurkezten zaio, eta zenbaki zerrenda bat errenkada eta zutabe bakoitzeko. Zenbaki hauek adierazten dute gelaxka multzoak nola antolatzen diren errenkada eta zutabeetan. Adibidez, 4 8 3 zenbaki sekuentziak adieraziko lukete lau, zortzi eta hiru gelaxka talde beteta daudela, hurrenkera horretan, taldeen artean gutxienez gela huts bat dagoelarik. Taldearen helburua da argibide hauek erabiltzea ebazpenera iristeko, eta hori guztiak ahalik eta denbora gutxiena erabiliz.

Ezkerreko klik batek gelaxka bat okupatuta dagoela (des)markatzen du, eskuineko-klik batek gela hutsik dagoela (des)markatzen du. Arrastatzea erabil daiteke errenkada edo zutabe batean ekintza bakarrarekin gelaxka bat baino gehiago markatzeko. Igarotako denbora egoera barran azaltzen da, eta jokalekuaren gainbegirada bat goiko ezker izkinan. Jokoa osatu da okupatutako gelaxka guztiak ondo markatu direnean.

Kutxa eta gurutzeen uneko kokapena (aurrerantzean 'egoera' esango zaie) une orotan gorde daiteke. Egoera berri bat gordetzeak ez du gordetako aurreko egoerarik ezabatzen. Egoera batera lehengoratzea beti itzultzen du gordetako egoera berrienera. Hau errepikatu daiteke gordetako egoera gehiago ez dagoen arte. Gordetako azken egoeratik egindako ekintza kopurua azaltzen da egoera-barran.

«Picmi»k bi joko modu ditu. Ausazko buruhaustekoak (menuan Berria hautatuta) sortzen dira hautatutako zailtasun ezarpenak erabiliz. Beste aukera bat aurrezarritako buruhaustekoekin jokatzea da, Zamatu hautatu behar da horretarako.

Argitalpenak RSS

2.0.24022 2024-04-11
2.0.24021 2024-03-21
2.0.24020 2024-02-28
2.0.23085 2024-02-15