Smb4K
Kategoriak:

Smb4K sare-auzo arakatzaile aurreratu bat da eta Samba partekatzeak muntatzeko erabilgarritasuna. KDE Frameworks 5 eta Samba-ren bezero-liburutegian (libsmbclient) oinarritzen da. Zure sareko auzoa miatzen du erabilgarri dauden lantalde, zerbitzari eta partekatzeen bila eta nahi diren partekatzeak muntatu ditzake zure fitxategi-sistema lokalean.
Smb4K Samba-ren bezero-liburutegian oinarrituta dago. Bere helburua erabiltzen erraza den programa bat ahal den ezaugarri gehienekin eskaintzea da.
Ezaugarriak:
- Lantalde, ostalari eta partekatze (aktibo) bila miatzen
- CIFS (Linux) eta SMBFS (FreeBSD) fitxategi-sistemak onartzen ditu
- Partekatzeak muntatzea eta desmuntatzea
- Atzitu muntatutako partekatze baten fitxategiak fitxategi-kudeatzaile bat edo terminal bat erabiliz
- Kanpoko muntatzeak eta desmuntatzeak automatikoki antzematea
- Aurrez erabilitako partekatzeak birmuntatzea programa abiatzean
- Askotariko informazioak urruneko sare-elementuei eta muntatutako partekatzeei buruz
- Sareko bilaketa
- Urruneko partekatze baten edukiak aurreikustea
- Saio-hasiera lehenetsia
- «Etxeko» partekatzeen trataera berezia
- Partekatze gogokoen laster-markak egiteko gaitasuna
- Sistema-erretiluko trepeta
- Muntatzeko aukera aurreratuak onartzen ditu
- Inprimagailu-partekatzeak onartzen ditu
- KWallet-en euskarria
- Partekatze bat kopia lokal batekin sinkronizatzea eta alderantziz
- Banakako zerbitzarietan eta partekatzeetan berariaz finkatutako aukerak definitzeko gaitasuna
- Magalekoen euskarria, Solid, hardware azpiegituraren bidez
- Esnatu sare bidez gaitasunak (Wake-On-LAN)
- Mahaigainean bateratzeko plasmoidea
- Profilak, sareko-auzo ezarpen ezberdinetarako
Windows nagusi den sare-ingurune batean lan egiten baduzu, aplikazio hau instalatu nahi izan dezakezu hornitutako Windows partekatzeak erraz atzitzeko.
Non instalatu,
Linux