Step
Kategoriak:
Step simulatzaile fisiko elkarreragile bat da. Mundu fisikoa simulazioen bidez esploratzeko aukera ematen dizu. Horrela dabil: Eszenan gorputz batzuk kokatzen dituzu, indar batzuk gehitu, hala nola grabitatea edo malgukiak, gero Simulatu botoian klik egin eta Step-ek zure eszenak fisikaren legeen arabera nola eboluzionatzen duen erakusten dizu. Zure esperimentuko gorputzen/indarren propietate guztiak alda ditzakezu (baita simulatu bitartean ere) eta horrek esperimentuaren eboluzioa nola aldatuko duen ikusi. Step-ekin ez duzu ikasiko bakarrik, fisikak nola funtzionatzen sentituko duzu!
Ezaugarriak:
- Mekanika klasikoaren simulazioa bi dimentsiotan
- Partikulak, moteltzea duten malgukiak, grabitazio-indarrak eta coulomb-indarrak
- Gorputz zurrunak
- Talkak antzematea (oraingoz diskretua bakarrik) eta maneiatzea
- Gorputz bigunak (deformagarriak) erabiltzaileak editatu ditzakeen partikula-malguki sistema gisa simulatuta, soinu-uhinak
- Dinamika molekularra (gaur egun Lennard-Jones potentziala erabiltzen du): gasa eta likidoa, kondentsazioa eta lurrunketa, kopuru makroskopikoen kalkulua eta haien bariantzak
- Unitateen bihurketa eta adierazpenen kalkulua: "(2 egun + 3 ordu) * 80km/h" antzeko zerbait sar dezakezu eta distantzia-balio gisa onartuko da (libqalculate behar da)
- Erroreen kalkulua eta hedapena: Edozein propietaterako "1.3 ± 0.2" bezalako balioak sar ditzakezu, eta menpeko propietate guztietarako erroreak formula estatistikoak erabiliz kalkulatuko dira
- Ebazlearen errore-estimazioa: ebazleak sartzen dituen erroreak kalkulatu eta erabiltzaileak-sartutako erroreei gehitzen zaizkie
- Hainbat ebazle: 8. ordenaraino, esplizitua eta inplizitua, denbora-urrats moldagarriarekin edo gabe (ebazle gehienek GSL liburutegia behar dute)
- Simulatu bitartean propietateak erraz kontrolatzeko aginterako tresna (neurrira ipintzeko teklatuko lasterbideekin)
- Emaitzak bistaratzeko tresnak: grafikoa, neurgailuak, aztarnariak
- Objektu guztiei buruzko testuinguru-informazioa, wikipedia-arakatzaile integratua.
- Adibide-esperimentuen bilduma, KNewStuff erabiliz gehiago zama-jaitsi daitezke
- Tutoretza integratuak
Informazio gehigarria
«StepCore» liburutegia:
StepCore is the physical simulation library on which Step is based. It can be used without Step for complex simulations which require coding or in other software which require physical simulation functionality. It is designed in order to be extensible, tunable and to provide accurate simulation.