Ikur Editorea
Kategoriak:
SymbolEditor, ikur editorea, QPainterPath objektuen liburutegiak, haiek errendatzeko argibideekin, sor ditzakeen programa bat da. Jatorrian KXStitch aplikaziorako ikur-liburutegiak sortzeko diseinatu zen, baino antzeko funtzioak erabiltzen dituzten beste aplikazio batzuek ere erabil dezakete. Ikurrak diseinatzen laguntzeko tresna batzuk daude, hala nola bezier-kurbak, laukizuzena eta elipsea. Testu-karaktereak edozein letra-tipotatik hauta daitezke eta ikurrak ispilatu edo biratu daitezke. Ikurrak beteta edo bete gabe izan daitezke, lerroaren errematea eta lotura-estiloa alda daitezke baita lerroaren lodiera ere.
Ezaugarriak:
- Liburutegi ugari sortzea
- Sinbolo beteak eta betegarririk gabeak
- Lerro zabalera, erremate mota eta lotura mota aldakorrak
- Arrastatu eta jaregin liburutegi batetik bestera.
- Karaktereen ikurrak sortzea
Non instalatu,
Linux
Argitalpenak RSS
2.1.0
2019-06-30
2.0.0
2015-11-16
1.5.0
2014-08-17