

Argitalpenak RSS
24.02.0 2024-02-28
Askapen honetan, postak idaztea are errazagoa da. Zure jarraitzaileek zure posta beren denbora-lerroan ikustean ikusiko dituzten irudien foku-puntuak ezar ditzakezu. Konposatzailean irudiak kopiatu eta itsatsi edo arrastatu eta jaregin daitezke. Zirriborroa baztertzean, berrespen-leiho gainerakor batek zure posta nahi gabe ezabatzea eragotziko dizu.
Mastodonen ikusten duzunaren gaineko kontrol handiagoa ematen dizugu. Zure denbora-lerro nagusian berrargitalpenak eta erantzunak ezkuta ditzakezu. Kontuak salatzea eta isilaraztea errazagoa da orain, ekintza horiek zuzenean denbora-lerrotik egin baitaitezke. Arauak urratzen dituen kontu bat salatzean iruzkinak ere utz ditzakezu.
Aurreneko abioaren esperientzia erabat berritu dugu; horri esker Mastodoni buruz gehiago ikasi, lehendik duzun kontuan saioa hasi eta zerbitzari batean kontu berri bat sor dezakezu. Gainera, Tokodonek saioa hastean gertatutako erroreen azalpena emango dizu eta berriro saiatzeko aukera eskainiko dizu.
Profilen orrialdeak ere erabat birdiseinatu ditugu. Profilaren orrialde berriak, gainera, profileko postak nabarmendutako traolen arabera iragazteko aukera ematen du.
Eta gehiago:
- Kolore-gaien euskarria Androiden
- TweetDeck-en estiloko kontu arteko ekintzak
- Tokodonekin partekatzeko sistemaren integrazioa
- Zerrenden euskarria
- Administratzaileentzako moderatzeko tresna
- Posta editatu dela erakustea
- Jakinarazpenen kontrol xehea
23.08.0 2023-08-24
Askapen honetan, Tokodonen itxura erabat berritu da, eta denbora-lerroa askoz ere leunagoa dabil orain.
Are garrantzitsuagoa dena, zure Mastodon instantzia propioa ibiltzen baduzu, orain Tokodonetik bertatik kudeatu eta moderatu dezakezu. 23.08 bertsioak erabiltzaileak kudeatzeko eta federatu nahi dituzun (edo nahi ez dituzun) instantziak zerrendatzeko tresnak eskaintzen dizkizu.
Beste berritasun batzuei esker, postak beste aplikazio batzuen bidez partekatu, zure sarbide-tokena modu seguruan KWalleten gorde, oztopatutako eta isilarazitako kontu guztiak ikusi, eta zure posta profilean finkatu ahal izango duzu.
Zure instantzian joeran dauden traolak eta postak ere arakatu ditzakezu.
Multimedia-markoa ere bertsio-berritu dugu, eta horri esker bideo-jotzailea askoz fidagarriagoa da orain.
23.04.0 2023-04-20
23.04 bertsioarekin, Fedibertsoko zure kideekin komunikatzea are errazagoa da, erantzutean aurreko mezuak ikusteko aukera eta zure jarraitzaileei galdeketak bidaltzeko aukera bezalako ezaugarri berriei esker. Tokodonen mugikorrerako bertsioak, gainera, bilaketarako orrialde berezi bat du, posta zehatzak aurkitzeko prozesua arintzeko.
Gainera, 23.04 bertsioak zure pribatutasuna areagotzen du, Mastodon kontuan saioa hasi aurretik ordezkari bat konfiguratzeko aukera emanez. Jarraipen-eskaeren zerrenda bat ere ikus dezakezu; horrela, Fedibertsoan norekin elkarreragiten duzun hobeto kontrola dezakezu.
23.02.0 2023-02-17
23.01.0 2023-01-02
22.11.2 2022-12-17
22.11.1 2022-12-06
22.06 2022-06-24
- Nextcloud Social bezala azpikarpetetan instalatutako Mastodon instantziak onartzea.
- Aurreikuspegi-txarteletarako euskarria gehitu
- Mahaigaineko jakinarazpenen eta jakinarazpen-ikuspegiaren euskarria.
22.04 2022-04-26
22.02 2022-02-09
- Posta hutsak argitaratzea eragotzi.
- Ez utzi saioa hasteko orrialdea pilatik kentzen.
- Kontuak kentzeko arazoa konpondu.
- Posten estatistika xehatuak ikusteko aukera gehitu (aukerakoa).
- Fitxategiak zama-igotzeko arazoaren konpondu.
- Erabiltzaile-interfazearen hobekuntza orokorrak eta akatsen konponketak.
21.12 2021-12-07
- Aplikazioaren logo berria.
- Nabigazio tresna-barraren euskarria gehitu.
- Hainbat akatsen konponketa
21.06 2021-06-10
Tokodonen lehen beta-askapena, oinarrizko ezaugarri gehienak erabilgarri dituena (denbora-lerroa, postak bidaltzea, erantzutea, eranskinak gehitzea, irudiak ikustea eta kontu anitzen euskarria).
Oraindik falta diren ezaugarri nagusiak galdeketen, bideoen eta jakinarazpenen euskarria dira.
Nightly installers
Tokodon nightly installers are also available to download from the KDE CDN. These versions are intended for testing purpose. Get involved and help us make them better!
Bertsio ezegonkorra.
Garapen adarreko azken bertsiotik sortua.